Erabilera turistikoko  etxebizitza partikularretako logeletan ostatua emateko jarduera hastearen erantzukizunpeko adierazpen osagarria (101/2018 Dekretura egokitzea)

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza


Xedea

Turismo-administrazioari jakinarazteko eskakizuna betetzea erabilera turistikoko etxebizitza partikularretako logeletan turismo-ostatua emateko jardueraren hasiera, dagokion dekretuaren xedapen iragankorrean zehaztutakoaren arabera.

Ekintza horren bidez, hauxe adierazten du erantzukizunez jardueraren tutularrak:

  • ezagutzen eta betetzen dituela jarduera horretan aritzeko eskakizunak
  • eskakizun horiek betetzea egiaztatzen duen dokumentazioa duela
  • Administrazio honen esku utziko duela apipatutako dokumentazioa
  • aurrez adierazitako eskakizunak betetzeko konpromisoa hartzen duela jarduera garatzen den bitartean

Jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpen hori oso-osorik aurkezteak berehalako ondorio bat du: Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan izen-ematearen jatorrizko berrespena;  Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 24. artikuluak arautzen du erregistro hori. Horrez gain, dena delako jarduera garatzeko gaikuntza ematen du, adierazpena aurkezten denetik bertatik eta iraupen mugagaberako, salbu araudiak administrazioaren aldez aurreko baimen espezifikoren bat eskatzen duenean, hargatik eragotzi gabe aplikatu beharreko beste arau batzuek ezartzen dituzten betebeharrak eta administrazio eskudunek esleituta dituzten egiaztapen-ahalmenak.

 

Nori Zuzendua

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPEN OSAGARRIA AURKEZTU BEHARKO DUTE  ostatu-enpresetako titularrek (edo haien ordezkariek) izan ere, jarduera hasteko erantzukizunpeko adierzpena aurkeztu dute jardueraren dekretu arautzailea argitaratu aurretik, eta jarduera hori mantentzen dute, erantzukizunpeko adierazpenaren osagarri berri hori dagokion dekretuaren xedapen iragankorrean adierazitakoari.

Jarduera hasteko erantzukizunpeko adierazpena aukezteko epea 6 hilabetekoa da dagokion dekretu arautzailea indarrean jartzen denetik.

Adierazpena epean aurkezten ez bada, kasuan kasuko legezkotasuna egiaztatzeko prozedurei eta zehapen prozedurei emango zaie hasiera.

Araudia
Harremanak norekin

ZUZENEAN - Arreta zerbitzua

Telefono bidez

Aurrez-aurrekoa

Lurralde bulegoetako turismo-kudeaketako teknikariak

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA


Samaniego 2


01008 Vitoria-Gasteiz

Tel.: 945 01 70 55


E-maila: gema-etxenike@euskadi.eus

BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA


Concha Jeneralaren kalea, 23


48010 Bilbao


Tel.: 944 03 14 78


E-maila: a-lekue@euskadi.eus

GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
 

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastian


Tel.: 943 02 25 64


E-maila: m-etxebeste@euskadi.eus

Erantsi beharreko agiriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (lehenado ez badu aurkeztu) 

·     Erantzukizunpeko adierazpena.

·     Eskaera sinatzen duenaren N.A.N.aren fotokopia

·     Teknikari eskudunek egindako eskalako plano bat, haren xedea, azalera erabilgarria (kontuan hartu gabe terrazak, balkoiak edo esekilekuak), banaketa eta gehieneko plaza-kopurua jasoko dituena.

·     Fatxadaren eta barrualdearen argazkiak

·     Eskatzen bada, ondorengo dokumentuak  aurkeztu beharko ditu:

    • Adierazpena ordezkaria baten bidez aurkeztu bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria
    • Etxebizitza erabiltzeko eta gozatzeko edo kudeatzeko eskubidea egiaztatzen duen dokumentua (jabetza eskritura, errentamendu-kontratua, jarduera kudeatzeko enkargua edo antzeko beste dokumentuak)
    • Etxebizitza erabiltzeko eta gozatzeko eskubidea hainbat pertsonek badute (titularkidetasuna, ondasun-erkidegoa, pertsona bat baino gehiagoren aldeko alokairua edo gozamena, etab) ostatu jardueraren titularra izendatzen duen agiria, guztiek sinatuta.
    • Jardueraren titularra etxebizitzaren jabea ez denean, etxebizitzan turismo-jardueran arituko dela hari jakinarazi izanaren egiaztagiria.
    • Jarduera garatzen den etxebizitzan benetan bizi diren pertsona guzien errolda agiria, jarduera hasi zenetik.
    • Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza eta azkeneko ordainagiria

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Sei hilabete 101/2018 Dekretua indarrean sartzen den egunetik


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa:

Tramitazio elektronikoa (pertsona juridikoentzat eta pertsona fisikoentzat ziurtagiri digitalez edo itsasontzi jokoez)

Herritarren tramitazio presentziala (ziurtagiri digitala edo itsasontzi jokoa ez dutenentzat)

Tramitazio presentziala

ZUZENEAN - Arreta zerbitzua

Dagokion Turismo eta Merkataritza lurralde bulegoa.

Baimendutako erakundeak

 

 

Tramiteen deskripzioa
  • Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea (eta “Aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean adierazitako dokumentazioa); ondoren, titularrak turismo-jarduerari ekin diezaioke.
  • Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan idaztea erantzukizunpeko adierzpen osagarriaren aurkezpena.
  • Datuak egiaztatzeko prozeduraren hasiera.
  • Lurraldearen bulegoak dagokion udalari eskatzen dio araudia betetzeko txostena (lehenago ez badu eskatu).
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzea, establezimendura bisita bat egitea eta turismo-arautegira proiektua egokitzeko txostena egitea.
  • Txosten teknikoa aldekoa bada, Turismo eta Ostalaritza zuzendariak komunikatzea izapidearen amaiera jardueraren titularrari, erregistratutako datuak eta erregistro zenbakia jakinaraziz (“signatura”).
  • Aurkakoa bada txosten teknikoa,
    • Funtsezkoa den “zehaztugabetasunik, faltsutasunik edo omisiorik” egiaztatzen bada azpiatal hauetan dauden datuetan (ikusi 13/2016 Legearen 21.4 artikulua eta dekretu arautzailearen 9.4 artikulua), edo ta dokumentazio egiaztatzailea ez izatea, edo beharrezko baldintzak ez betetzea, jardueraren titularrari alegazioak eskatzeko prozedura hasiko litzateke, baja ematea ebatzi eta inskripzioa ezeztatu aurretik, eta zehapen-prozedura hasi aurretik (13/2016 Legearen 21.2 eta 21.3 artikuluetan adierazitako prozedura):
      • Turismo-jardueraren titularraren nortasuna egiaztatzeari eragiten dioten datuak.
      • Herritarren segurtasunerako arriskua ekar dezaketenak eta, bereziki, suteen kontrako prebentzio eta babesaren arlokoak.
      • Dekretu erregulatzailearen arabera nahitaezkoak diren aseguruei burukoak.
      • Etxebizitzaren edukiera.


o Funtsezkoa EZ den “zehaztugabetasunik, faltsutasunik edo omisiorik” egiaztatzen bada (ikusi 13/2016 Legearen 21.5 artikulua eta dekretu arautzailearen 9.4 artikulua, ez funtsezkotzat jo baitziren aipatu artikuluetatik baztertutakoak), zuzentzeko eskatuko zaio eta, ondoren,

  • Akatsak zuzentzen ez badu, erregistroa aldatu ahal izango da edo jarduera bertan behera uzteko prozedurahasi ahal izango ga.Turismo-jardueraren titularraren nortasuna egiaztatzeari eragiten dioten datuak.
  • Identifikatutako akatsa zuzentzen dabu eta jardueraren egokitasuna egiaztatzen badu, jarueraren titularrari jakinaraziko zaio izapidearen amaiera, erregistratutako datuen informazioa eta erregistro zenbakia (signatura) emanez.


 
 


Egitura Atal Ebazlea

 Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak


Ebazteko epea

Ez dago eperik izapidearen amaiera jakinarazteko

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Erantzunkizunpeko adierazpena. (PDF, 163 KB)

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskabidea. (PDF, 91 KB)

Ordezkaritza-ahalordea (PDF, 112 KB)

 

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

08/01/2019