Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
    1. Trenbideak.
    2. Bide-sarea.
    3. Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.
    4. Aireportuak, heliportuak.
  2. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzari, dekretu honen 7. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
    1. Azpiegitura- eta garraio-arloa antolatu, itundu eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
    2. Garraio-azpiegiturak planifikatzeko politikak taxutzea.
    3. Agindua ematea garraioari eta azpiegiturei eragiten dieten jarduerak egiteko.
    4. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea.
    5. Koordinatzeko gidalerroak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide- garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.
  3. Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoa eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA eta Euskotren Participaciones SA sozietate publikoak.
  4. Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Garraio Plangintzaren Zuzendaritza eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.

7. artikulua.- Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagozkie, beren eskumen-eremuan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, honako eskudantzia orokor hauek:

  1. Sailburuordetzaren jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mende dauden gainerako administrazio-organo eta -unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta aginduak emanez.
  2.  Bere arlo funtzionaleko jarduera-politikak zehaztu, landu eta sailburuari proposatzea, gobernu-estrategiaren arabera sailburuordetzari ezarritako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.
  3. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, aurrekontu-aurreproiektua lantzeko.
  4. Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.
  5. Zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira.
  6. Bere jarduera-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.
  7. Ahaleginak egitea sailburuordetzak eta bere zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezaten proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan, are Europan nahiz nazioartean.
  8. Bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
  9. Bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  10. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Luis Pedro Marco de la Peña
(2020/09/18 - 2024/06/26) Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea