Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030
Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
ORGANIGRAMA
Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza | Luis Pedro Marco de la Peña | |
Garraio Plangintzaren Zuzendaritza | Sara Barreal Jimenez | |
Garraio Azpiegituren Zuzendaritza | Dolores de Juan de Miguel |
ARLOAK / EGINKIZUNAK
- Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak, sailburuaren zuzendaritzapean, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:
- Trenbideak.
- Bide-sarea.
- Lurreko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioak.
- Aireportuak, heliportuak.
- Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzari, dekretu honen 7. artikuluan oro har esleitzen zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
- Azpiegitura- eta garraio-arloa antolatu, itundu eta koordinatzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
- Garraio-azpiegiturak planifikatzeko politikak taxutzea.
- Agindua ematea garraioari eta azpiegiturei eragiten dieten jarduerak egiteko.
- Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea.
- Koordinatzeko gidalerroak ezartzea, eta, hala badagokio, trenbide-operadoreen eta trenbide- garraioko azpiegituren kudeatzailearen arteko gatazkak konpontzea.
- Honako hauek sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak baliatuko ditu Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzak: Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea ente publikoa eta Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos SA eta Euskotren Participaciones SA sozietate publikoak.
- Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Garraio Plangintzaren Zuzendaritza eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritza.
7. artikulua.- Saileko sailburuordeak.
Saileko sailburuordeei dagozkie, beren eskumen-eremuan eta sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian, honako eskudantzia orokor hauek:
- Sailburuordetzaren jarduerak planifikatu, zuzendu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mende dauden gainerako administrazio-organo eta -unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak eta aginduak emanez.
- Bere arlo funtzionaleko jarduera-politikak zehaztu, landu eta sailburuari proposatzea, gobernu-estrategiaren arabera sailburuordetzari ezarritako helburu estrategikoak garatzea eta lortutako gizarte-inpaktua neurtzea.
- Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen premiak definitzea, aurrekontu-aurreproiektua lantzeko.
- Xedapen orokorren proiektuak, planak, programak eta jarduera esanguratsuak sustatzea.
- Zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta oso astuntzat tipifikatutako zehapenak ezartzeko badira.
- Bere jarduera-eremuan izapidetutako nahitaezko desjabetzeen gastuak baimentzea, zenbatekoa edozein dela ere.
- Ahaleginak egitea sailburuordetzak eta bere zuzendaritzek ordezkaritza eraginkor eta koordinatua izan dezaten proiektu, sare, elkarte, organismo eta erakundeetan, are Europan nahiz nazioartean.
- Bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza izan dadin, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
- Bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
- Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, oro har, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.
KARGUAK
Luis Pedro Marco de la Peña
(2020/09/18 - 2024/06/26) Azpiegitura eta Garraioko sailburuordea
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
Mendeko erakundeak
Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza
- Titularra:
- Agintaldia: XII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
Organigrama
Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Karguak
Lotutako erakundeak