Nagusi Intelligence Centerrek (NIC), London School of Economics and Political Science (LSE) erakundearen Care Policy and Evaluation Centre (CPEC) zentroarekin lankidetzan, 'Longevity Economy and Care Economy' ikastaroaren bigarren edizioa antolatu du, zaintza-lanen ekonomiaren eta bizitza-luzeraren eremuko profesionalentzat. Ikastaroa Nagusi Intelligence Centerren (Urduliz) izango da, 2025eko urtarrilaren 30ean eta 31n, 9: 00etatik 17:00etara.
Albisteak
Euskadiko Baliabide Soziosanitarioen Mapa eguneratzea
Kontzeptuak eguneratu eta berrikusi ondoren, Baliabide Soziosanitarioen Mapa berriak Euskadiko arreta soziosanitariora bideratuak, eta informazio erabilgarria eskaintzen die profesionalei eta herritarrei.
-
'Longevity Economy and Care Economy' ikastaroaren 2. edizioa -
Eguneko zentroek pertsonen zaintzan duten garrantzia Garapenerako Banku Interamerikarrak (BID) "Zergatik eta nola garatu eguneko zentroak: Adinekoen eta zaintzaileen ongizateari lagunduz" izeneko txostena argitaratu du, zentro horiek Latinoamerikan eta Kariben duten eragina aztertzeko. Dokumentuak eguneko zentroen azpiegitura bat sortzearen garrantzia azpimarratzen du, mendekotasun-egoeran dauden adinekoei zein haien zaintzaileei laguntzeko.
-
Euskadiko adinekoen egoitzetarako gida farmakoterapeutikoa Osasun Sailak 'Euskadiko adinekoen egoitzetarako gida farmakoterapeutikoa' argitaratu du egoitzetan eta zentro soziosanitarioetan adinekoak artatzen dituzten profesionalentzat.
Berri guztiak Ekitaldi guztiak
Arreta Soziosanitariora Hurbilduz
Euskadiko Arreta Soziosanitarioa, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak eskaintzen dituzten erakunde guztiak elkartuko dituen koordinazio-espazio eta bilgune izango den espazio baten eratzea proposatzen duen sistema konplexua da. Pertsonen inguruan antolatuta dago, arrazoi ezberdin eta konplexuak direla eta zerbitzu hauen erabiltzaile edo hartzaile diren pertsonen inguruan bereziki. Antolaketa hau da soziosanitarioari zentzua ematen diona.
- Buru-nahasmendua duten pertsonak
Gaixotasun psikiatrikoak pairatzen dituztenek hainbat berezitasun espezifiko dituzte, gizarte-estigma mingarri batekin duten lotura esaterako.
- Baztertuta dauden eta babesik gabe geratzeko arriskuan dauden pertsonak
Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak dira, era koiunturalean (bazterkeriaren kasuan) edo estrukturalean (mendekotasuna, ezintasuna, etab-en kasuan).
- Ezintasunen bat duten eta/edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonak
Beren autonomia potenziatzea behar duten pertsonak dira, hau kontserbatu , garatu eta euren bizitzaren gaineko kontrola ahalik eta denbora luzeenean izan dezaten.
- Premia bereziak dituzten haurrak
Diziplinartekotasunetik heldu behar diren kasuak izaten dira, hezkuntza arloa, osasun arloa eta arlo sozialetik landu beharrekoak.
- Beste kolektibo batzuk (bizitzaren amaieran dauden pertsonak, gaixotasun, arraroak...)
Talde jakin batzuei arreta berezia eman behar izaten zaie duten gizarte ordezkaritza eskasagatik eta bizibilidae faltagatik.
Planak eta Proiektuak
Atal honetan azaltzen diren planak eta proiektuak Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldeak eta koordinazio soziosanitarioko antolamenduko gainerako egiturek prestatu dituzte. Euskadiko koordinazio soziosanitarioko taldean koordinatzaile soziosanitarioak eta BIOEF eta Osakidetzako kideak ari dira.
Dokumentazioa
Arreta Soziosanitarioko txostenak, gidariak, eskuliburuak eta beste dokumentu batzuk