Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetza.

Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzari dagokio, 6. artikuluan aurreikusitako egitekoez gain, beste hauek ere zuzendu eta koordinatzea:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko jurisdikziopeko uretako arrantza-antolamendua, itsaski-bilketa, akuikultura eta arrantza.
  2. Arrantza-egituren plangintza eta sustapena.
  3. Urpeko igeriketa profesionala.
  4. Arrantzaleen kofradiak, arrantzako antolakunde profesionalak eta arrantzako ekoizleen elkarteak.
  5. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskumenen barruan, itsasertzetako azpiegiturak eta zerbitzuak garatzea.
  6. Nautika eta arrantzako prestakuntza. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea. Itsas ikasketak eta aisialdiko nabigazioko ikasketak.
  7. Arrantzaren eta harekin lotutako industriaren balio-katea egituratzea eta sustatzea.
  8. Arrantza-sektorean eta hari lotutako industrian oinarrizko ekintzailetza eta ekintzailetza aurreratua bultzatzea eta garatzea.
  9. Euskadiko itsasertzean ekonomia urdinaren politikak bultzatu eta koordinatzea.
  10. Prebentzioaren, segurtasunaren eta osasunaren arloan eskumena duten administrazio eta organismoekin koordinatzea, sail honekin erlazionatutako lanbide-sektoreetako lan-egoera hobetzeko.
  11. Itsasertza antolatzea eta kudeatzea.
  12. Portuak eta itsas gaiak.

Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzak Zumaiako Kirol Portua SA sozietate publikoa, Euskadiko Kirol Portua SA (EKP) zuzenbide pribatuko ente publikoa sailari atxikitzetik datozen eskumenak baliatuko ditu.

Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, hauek: Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza eta Itsasertzaren Garapenaren, Portuen eta Itsas Gaien Zuzendaritza.

6. artikulua.– Saileko sailburuordetzak.

Saileko sailburuordeei dagokie, hierarkikoki zuzenean sailburuaren mende daudela, eskuduntza hauek baliatzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta toki-entitate eskudunekin ere, beren jardun-arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-eremuetan.
  8. Dagokion sailburuordetzaren jarduerak koordinatzea, proiektu edo prozedura batean sailburuordetza batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduera politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, Jaurlaritzaren koordinazio-ekintza orokorra eragotzi gabe.
  9. Azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Arau-hauste oso astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Beren gain hartzea, dagokion sailburuordetzetan eta eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko martxoaren 16ko 1/2023 Legean, Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean eta, hala badagokio, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura beren gain hartzea eta beren eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Sailburuordetzaren eskumenekin erlazionatutako sari instituzionalak bultzatzea.
  22. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agindutako beste edozein eginkizun, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei esleitzekoak diren beste edozein eginkizun.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones