Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

ARRANTZA ETA AKUIKULTURA ZUZENDARITZA

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Arrantzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen programak diseinatu eta egikaritzea.
  2. Dirulaguntzen antolamendua proposatzea, eta esku-hartzeko eremu guztietan programa eta jarduerak prestatu eta gauzatzea, Europar Batasunaren araudiaren arabera.
  3. Itsas arrantza, itsaski, akuikultura eta arrantzako baliabideen ustiapenak antolatu, kudeatu eta sustatzea.
  4. Esperimentuzko proiektuak sustatu eta onestea arrantza, itsaski eta akuikulturan.
  5. Aisialdiko arrantza antolatu eta kudeatzea, eta dagozkion lizentziak ematea.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-ontzidia babestu eta laguntzea premiazko egoera berezietan.
  7. Sektorean belaunaldi-erreleboarekin eta arrantzaren eta horrekin erlazionatutako industriaren arloko oinarrizko ekintzailetzarekin eta ekintzailetza aurreratuarekin lotutako ad hoc politikak bultzatzea eta koordinatzea.
  8. Dagozkion neurriak kudeatu eta sustatzea, arrantza-sektorerako ezarritako tresna eta bermeei dagokienez, eta, bereziki, arrantzako eskubideak eta antzekoak taldeka erabiltzeari dagokionez.
  9. Arrantza-industriek eraldatutako eta merkaturatutako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten industrien inbertsioetarako, enpresa-kudeaketarako eta lehiakortasuna hobetzeko laguntza-programak prestatzea eta egikaritzea, arrantza- eta elikagai-sektoreetako produktuen proiektu berrien garapena eta ezarpena sustatuz.
  10. Arrantzaleen kofradiekin harremana izateko organoa izatea eta haien erregistroa kudeatzea, eta arrantzako erakunde profesionalekin eta arrantzako ekoizle-taldeekin harremana izateaz arduratzea.
  11. Arrantza-sektoreko behar eta zehaztapenetara egokitzen diren finantza-tresnak aztertu eta sustatzea.
  12. Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsa (FEMPA) aplikatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, bitarteko kudeaketa- eta kontrol-organismoa izatea eta FEMPAren Jarraipen Batzordean EAE ordezkatzea.
  13. Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeak ezartzen dituen lizentziak, baimenak eta emakidak ematea, eta lege horrek jasotzen dituen erregistroak eta gainerako tresnak kudeatzea.
  14. Arrantza Ikuskaritzako Zerbitzua planifikatu eta zuzentzea, funtzionamendu eraginkorra duela bermatzeko beharrezkoak diren jarduerak gauzatuz.
  15. Portu edo itsasertzei buruzko sektore-araudiak arrantza-arloko administrazio eskudunari esleitzen dizkion txostenak egitea.
  16. Nautika eta arrantzarako gaikuntza profesionala sustatzea.
  17. Nautika eta arrantzako prestakuntza. Arrantza-arloko gaikuntza profesionala sustatzea eta, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin koordinatuta, enplegurako lanbide-prestakuntzaren arloko jarduerak bultzatzea, eta enpresek gaikuntza profesionalaren inguruan duten eskaria eta prestakuntza-eskaintza egoki integratzea. Era berean, eskumena duten administrazioekin batera, sektoreko osasun-prebentzioaren eta segurtasunaren arloko sentsibilizazioa eta prestakuntza areagotzeko ekintzak bultzatuko dira.
  18. Hezkuntza Sailari arrantza-gaietako prestakuntza arautuko ikasketa-programak proposatzea.
  19. Enpresa-arloko ekintzailetza-kultura sustatzea arrantza-sektorean, eta ekintzailetzarako prestakuntza eta, bereziki, ekintzaileen gaitasuna hobetzeko neurriak garatzea.
  20. Europar Batasuneko arau, plan eta programak garatzeko ezartzen diren batzorde eta kide anitzeko erakundeetan, saila ordezkatzea eta haren funtzioak betetzea, Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzari dagozkion gaietan.
  21. Arrantzaren hondakin eta errefusak minimizatzeko ekintzak planifikatu eta garatzea.
  22. Enpresa- edo sektore-ekimenei eta -proiektuei eskaintzen zaien aholkularitza babestea, arrantza-produktuen lehen merkaturatzea eta eraldaketa garatzeko.

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzak beharrezkoa den laguntza tekniko eta administratiboa emango dio Arrantza-arloko Aholku Batzordeari.

7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:

  1. Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Leandro Azcue Mugica
(2024/06/27 - ) Arrantza eta Akuikultura zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK