Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Añanak, Enkarterrik eta Arabako Mendialdeak badituzte elkarrekin sortzeko prozesuan prototiparatuko dituzten ideiak

Argitalpen-data: 

Irailaren 15, 16 eta 17an, batera sortzeko prozesuaren lehen saio presentziala ospatu zen. Bertan, iaz egindako Open Space saioetan nabarmendu ziren gaiak baliatuz, Labean proiektua garatzen den eskualde bakoitzean prototipatuko diren ideiak zehaztu ziren.

Kuartangon (Añana), ingurumen-jasangarritasuna eta landa-eremuko energia-komunitatearen ereduen garapena ziren aukeratutako eremuak; Zallan (Enkarterri), mugikortasun jasangarria, eta Urturin (Arabako Mendialdea), gizarte-ekintzailetza.

Saioan ideia ugari azaleratu ziren: laborategiak sortzeko beharra, lankidetza publiko-pribatuko ereduak, ekintzaile sareak... Horiek guztiak dute hurrengo saio presentzialera arte plataforma baten bidez garatzen jarraituko dute, non prototipo bakoitzarekin forma hartuko duten.

Prozesu guztia parte-hartzaileetako batek egindako hausnarketa interesgarri batekin amaitu zen: "Konponbidea beti kanpoan eta kanpoko balioa erakartzean bilatzen dugu, eta gaur egun ateratzen diren ideiek justu kontrakoari erantzuten diote, gurea balioetsi, gure ereduak sortu eta kanpoan erakusteari".

Hurrengo saioa Añanan izango da, urriaren 27an; Enkarterrin, urriaren 28an; eta Arabako Mendialdean, urriaren 29an.

LABEAN proiektuari buruz informazioa gehiago

Argazki galeria

Añana

Enkarterri

Arabako Mendialdea