Osasun Saila

88/2022 DEKRETUA, uztailaren 12koa, Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteari buruzkoa

Araudia

Xedea

Adikzioen eta Droga Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko apirilaren 7ko 1/2016 Legearen 93. artikuluan aurreikusitako zehapenak ordezteko araubidea arautzea, eta, horretarako, ordezko neurriak eta horiek aplikatzeko prozedura ezartzea.

Aplikazio-kasuak

Dekretu hau aplikatuko zaie Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza dutenei, baldin eta zehatuta badaude 1/2016 Legean jasotzen diren arau-hauste arin edo astunak egiteagatik. Hala ere, ordezko neurriak, lehentasunez aplikatuko dira arau-hausleak adingabeak direnean edo 25 urte arteko pertsonak. 

Ordezko neurri-motak

1/2016 Legeak 95. artikuluan ezartzen du zer organori esleitzen zaioen eskumena arau hauste arin edo astunen zehapenak ezartzeko. Organo horiek, zehapenen ordez, ordezko neurri hauek ezarri ahal izango dituzte:

  • Gizartearentzako lanak edo jarduerak. Jarduera publikoak dira, interes sozialekoak eta balio hezigarria dutenak, eta kaltetutako komunitateari balio behar diotenak hautsitako araua erreparatzeko.
  • Prestakuntza- edo informazio-programa prebentiboak. Hezkuntza-jarduerak, helburu nagusitzat dutenak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea substantziak kontsumitzearen edo bestelako portaera adiktiboak izatearen arriskuaz eta kalteez, eta haien kausa-ondorioez, eta hausnartzea zehapenaren xede den portaeraren inguruan.
  • Tratamendu-programak. Kontsumo- edo polikontsumo-patroia duten eta, horien ondorioz, mendekotasuna edo portaera arazotsuak adierazten dituzten pertsonei zuzendutako programa.

Isuna ezartzeko eskumena Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena denean (tabakoa eta nikotina aska dezaketen gailuen inguruko arau-hauste larriak) arau-hausleak eskatu ahal izango du proposatutako isuna prestakuntza programa batengatik ordeztea. Programa horrek helburu hauek izango:

  • Mendekotasuna sor dezaketen substantzien kontsumoarekin lotutako jokabide arriskutsuak prebenitzea eta murriztea.
  • Substantzien kontsumoarekin lotutako arriskuari buruzko gizarte-pertzepzioa handitzea.
  • Arrisku-egoerak detektatzea eta, behar izanez gero, beste baliabide soziosanitario batzuetara bideratzea.
  • Gurasoak edo tutoreak inplikatzea beren ordezkari adingabeen jokabidea modelatzen eta bideratzen, horretarako beharrezkoak diren informazioa eta laguntza emanez.
  • Drogen kontsumoarekin lotutako arriskuak murrizteko sentsibilizatzea eta prestatzea, prestakuntza jasotzen duen pertsonak gazteekin osasun-agente lana egin dezan eta substantzien kontsumoari buruzko prebentzio-mezuak eman diezazkien.

Isuna ordezteko eskaera zehapen-espedientea irekitzeko erabakia jakinarazten denetik 15 eguneko epean aurkeztu beharko du arau hausleak edo haren legezko ordezkariak, ondoko formularioa beteta.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ebatziko du egokia den zehapena ordeztea eta dagokion zehapena ezarriko du, betiere haren betearazpena eta preskripzio-epea etanda.

Zehapena etenda geratuko da, baldin eta arau-hausleak prestakuntza programa batetzen badu.

Arau-hausleak prestakuntza programa behar bezala betetzen badu Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarritako zehapena bertan behera uztea ebatziko du.

Prestakuntza programa osorik edo partez bete gabe geratzen bada, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ezarritako zehapena betearaztea ebatziko du.

Azken aldaketako data: