Eginkizunak
Herritarrentzako arreta-zerbitzuen helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta haren Administrazio instituzionalak ematen dituzten zerbitzuei buruz informatu eta orientatzea, eta haiekiko harremanak erraztea, bereziki administrazio-izapideak egiteko, erabilitako kanala edozein dela ere.
Administrazio-informazioak hauek hartzen ditu barnean:
- Administrazio-informazio orokorra ematea herritarrei.
- Administrazio-informazio espezializatua ematea, kasuan kasuko araudi espezifikoaren arabera, edo herritarrek egiten dituzten eta tratamendu espezializatua behar duten eskabide, eskaera edo kontsultak organo eskudunari igorri eta bideratzea.
- Administrazio-informazio partikularra orientatu eta ematea.
Dokumentuak jaso eta erregistratzeak hauek hartzen ditu barnean:
- Dokumentuak, inprimakiak eta formularioak betetzeko orientazioa eta aholkuak ematea, eta, hala badagokio, erantsi beharreko dokumentazioari buruzko informazioa ematea.
- Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoen eginkizunak egitea.
- Eskabideak, idazkiak eta dokumentuak jaso, egiaztatu, digitalizatu eta erregistratzea, bakoitzari dagokion administrazio-prozedura izapidetzen hastea, eta dokumentazioa entregatu izanaren egiaztagiriak egitea.
- Dokumentazioa banatzea eta sail, organismo edo ente eskudunera bideratzea.
Herritarrei beren eskubideak baliatzeko eta betebeharrak betetzeko laguntza eta orientazioa emateak hauek hartzen ditu barnean:
- Bitarteko elektronikoak erabiltzen laguntzea Administrazioarekin kanal horren bidez harremanak izatera behartuta ez dauden pertsonei.
- Herritarrei laguntzea eskariak egiteko eskubidea baliatzen –Eskariak Egiteko Eskubidea Arautzen duen azaroaren 12ko 4/2001 Lege Organikoan dago araututa–.
- Tasak, zehapenak eta prezio publikoak kobratzea, Administrazioaren ordainketa- eta kobrantza-sistema integralaren bidez.
- Zerbitzu- eta prozedura-katalogo korporatiboa, erregistro elektroniko orokorra, gaitutako funtzionarioen erregistroa eta ahalordeen erregistro elektronikoa kudeatzea.
- Kexak eta iradokizunak kudeatzea; hau da, kexa- eta iradokizun-sistema korporatiboa kudeatzea.
Azken aldaketako data: