Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ohiko galderak

Askotan, ez dugu kirolean gertatzen diren sexu-abusu eta -jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak identifikatzen jakiten. Hauek dira kirol esparruko egoera onartezinen adibide batzuk. Gogoratu, hauetakoren bat identifikatzen baduzu, zugan edo zure inguruan, deitu, guk lagunduko zaitugu.

  • Entrenatzen zaituen pertsonak, klubeko langileek edo zure taldeko pertsonek ez dizkizute galdera deserosoak egin behar zure bizitza pertsonalari edo sexualari buruz, kirola egitearekin zerikusirik ez badute.
  • Entrenatzen zaituen pertsonak, klubeko langileek edo zure taldeko beste pertsona batzuek ez dute zure bizitza kontrolatu behar. Zuk ez baduzu nahi, ez dizute etengabe mezurik bidali behar, ez dute zure kirol-jardueratik kanpo egiten duzun guztia jakin nahi izan behar, etab.
  • Zuen baimenik gabe, inork ez du aldageletan edo arroparik gabe aurki zaitzaketen beste leku batzuetan sartu behar.
  • "Begira nire jokoari, ez nire gorputzari!" Inork ez luke zu umiliatu, barregarri utzi edo zure gorputzarekin sartu behar.
  • Irainek eta iruzkin desatseginek ez dute lekurik kirolean.
  • Zuk erabaki zure gorputzari buruz, inork ez zaitu ukitu behar zuk nahi ez baduzu.
  • Inork ez zaitu manipulatu edo xantaia egin behar sekretuak gordetzera behartuz.
  • Entrenatzen zaituen pertsonak, klubeko langileek edo zure taldeko pertsonek ez dizute kirol-abantailarik eskainiko sexu mesesedeen truke.


 

Lehenik eta behin, jakin ezazu deia doakoa dela eta, gainera, erabat anonimoa, hau da, ez dizugu inoiz galdetuko nor zaren. WhatsApp bidez edo posta elektroniko bidez idaztea erabakitzen baduzu, zure anonimotasuna gordeko dugu.

Gurekin harremanetan jartzen zarenean, entzun egingo zaitugu eta ahal dugun guztian lagunduko. Garrantzitsua da jakitea une oro errespetatuko dugula zure borondatea, zuk erabakiko duzula zer kontatu nahi diguzun, eta abar. Inoiz ez zaitugu behartuko zuk nahi ez duzun zerbait egitera.

Bai. Harremanetan jar zaitezke kasuren bat ezagutzen baduzu edo zure kirol-eremuan sexu-abusu eta -jazarpeneko eta/edo sexuan oinarritutako jazarpeneko egoerak gertatzen ari direla susmatzen baduzu.

Gainera, ikastetxe, erakunde publiko edo kirol-elkarte, klub edo federazio bateko kide bazara, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatu nahi baduzu, edota nesken, nerabeen eta emakumeen aurkako indarkeria matxistari aurre egin nahi badiozu, harremanetan jar zaitezke.