88. Zorrotza jauregia (Morga)
6. ETAPA: GERNIKA-LUMO • BILBAO
Jauregi-landetxe bat
Gutxi ezagutzen da gaur egun Morgako Zorrotza etxeari buruz. Zorrozuatarrena izan zen, gizarte-proiekzio gutxiko leunu bat, baina 1600 inguruan jauregi txiki bat edo, nahi bada, jauregi itxura zuen landetxe bat eraikitzeko behar adina diru eskuratu zuena.
XVI. mendeko dokumentazioak Martin eta Rodrigo Zorrozua aipatzen ditu, Morgako bizilagunak, beharbada aita-semeak, idi-hazkuntzan zihardutenak. Idatzizko testigantza horiek gure protagonistek idi pare batzuk heztea adosten duten kontratu batzuen berri ematen digute. Batzuetan, Rodrigo bere bizi-lagunei dirua mailegatzen agertzen zaigu. Dirudienez, diru pixka bat egitea lortu zuen bere abeltzaintza-jardueren bidez. Landako indar eragilea pertsonak edo animaliak (zaldiak, idiak, mandoak, astoak, etab.) ziren garai batean, oso erabilera espezializaturako azienda handi mota horren hazkuntza zenbait diru-sarrera ekar zitzakeen jarduera bat zen.
Horrela, baliteke abeltzain leinu hau bere izeneko oinetxean bizi zena eta etxea birmoldatu zuena izatea.
Eraikina XVII. mendeko etxea da, oinplano angeluzuzenekoa (albo batean eranskin bat du iparraldean), beheko solairua eta solairu nagusia bakarrik dituena. Eraikinetik, landutako harrizko erdiko gorputza nabarmentzen da. Bertan, atariko arku eskartzano bikoitza, arku zuzeneko leiho bat eta leiho-ate bat eta Zorrozuatarren armarria daude.