Parte-Hartzea
Zintomintzo
Parte-Hartzea
"Pitonisa" Etorkizuna irudikatzen
Zoriak kristalezko bola bat jarri du Isaren bide erdian. Bola hori erabiliz, Isak eta bere lagunek ahalegina egiten dute zer-nolako etorkizuna izango duten edo ez duten ikusteko. Bizitzan egin dutena eta egin nahi dutena adierazten hasi bezain laster, bolak berehala islatzen du beren bidearen ikurra izango den animalia. Erdi txantxetan erdi egiatan, beren etorkizuna ikuskatzera esertzen dira.
"Eskola denentzat" Ikasketa eta zerbitzu solidarioa
Rosak aditzera ematen dio Informatikako irakasleari adinekoentzako zentroan lan egiteko asmoa duela, han hainbat ordenagailu baitituzte. Irakasleari ideia ona iruditzen zaio, eta ikasgela osoaren proiektua izan dadin proposatzen du. Zentroko erabiltzaileei ere ondo iruditzen zaie, ez dakiten kontu bat ikasteko ideia bat baita; eta, horren truke, proposatzen dute haiek beren bizitzan barrena ikasi dutena irakastea. Era horretan, belaunaldien arteko jakintzen truke bati ekingo diote, eta, azkenean, bidaia birtual bat eta hainbat abentura izango dira tartean.
"Zoriontsu nahi dut" Bizitzako proiektua
Betoren gurasoen lagunik onenak bisita egitera joaten dira, haiekin hitz egiteko eta aholku eske. Oso kezkatuta daude beren semearen, Kikeren, etorkizunaz, oraingoz ez baitu unibertsitatera joan nahi eta, horren ordez, rock talde bat osatu nahi baitu. Haiek erabaki dute semeari laguntza ekonomikorik ez ematea, semea 2arrastoan sartzen" ez den bitartean. Hori are larriagoa da gurasoentzat, ez baitute begi onez ikusten pizza-banatzaile gisa lanean aritu dadin; hain zuzen ere, era horretako pizzak eskatu dituzte gau horretan afaltzeko, eta Kikeren aitak gorroto ditu.
"Kanalak" E-herritartasuna
Isak, Rosak eta Lidak beren lagunen ibileren berri jasotzen dute. Lagunak jarduera hau sustatzen ari dira: miloi bat sinadura bildu nahi dituzte gazteen artean entzule-kopuru gehien duen telebistako programa bateko aurkezlea biluz dadin, berak erronka hori bota baitu aurrez. Sakelako telefonoko mezuak, posta elektronikoko mezuak eta Facebook erabili dituzte mobilizazio hori sustatzeko. Tresna horiexek erabiliz, Isak, Rosak eta Lidak erabakitzen dute milioi bat sinadura biltzea, baina beste eskaera hau egiteko: jende gazteak ere gonbidapenak jaso ditzan herritar gisa dagozkien erabakiak hartzerakoan parte hartzeko, eta, beraz, ez azaltzeko kontsumo eta antzerkiarloan bakarrik.
"Non ibiliko gara?" Norberaren burua antolatzea
Auzokoen kexak direla-eta, udaltzainek Lidaren lagunak biltzen diren lokala ixteko erabakia hartzen dute. Lurralderik gabe geratu ondoren, parkean biltzen ahalegintzen dira, baina handik ere botatzen dituzte. Bidegabekeria bat dela iruditzen zaie. Haientzako gune bat eduki nahi dute, besterik ez. Ahalegina egiten dute Interneten sartzen, eta haien arazoaren berri ematen dute udalaren web orrian. Harritzekoa iruditzen bazaie ere, alkateak berehala erantzuten die, eta gonbidapena egiten die haiekin hitz egiteko, zer behar duten jakite aldera..
"Rosa gezurtia, Rosa ausarta" Gizarte-konpromisoa
Rosak erabakitzen du nola edo hala frogatzea bera ez dela gezurrak esaten dituen bakarra. Hiriak ere gezurrak esaten ditu. Kaleko istripu batzuk ikusi ondoren ?hala norberarenak nola beste batzuenak?, Herritarren Kultura Zinegotzigora jotzea erabakitzen du, irtenbideak aurkitze aldera. Bulego horretara oso gazte gutxi joaten denez, handik aurrera Rosa ausarta izango da.
"Arrisku publikoa" Gazteak estigmatizatzea
Taldetan antolatzen dira, gaua noiz iritsiko zain egoten dira, aurpegiak estalirik, iruzur egiten diote poliziari, eta ?bihurrikeriak? egiten dituzte hiriko bazter batean. Isak zelata egiten duen bitartean, Daríok zuloak egiten ditu, eta Rosak bertan uzten du ezkutatu nahi dutena. Betok belarraren eta uraren ardura hartu du bere gain. Auzoko lagun batzuek susmoak dituzte, handik igarotzen ikusi dituztelako. Beldur dira, gazteek egiten dituzten ekintza basati horietako bat izango delakoan. Gau batez, haiei jarraika hastea erabakitzen dute, eta egiten duten guztiaz ohartzen dira: alde batera utzita zegoen lursail batean, zaborra eta arratoiak baizik ez zegoen lur-zati batean, orain, lorategi koloretsu bat hazten ari da..
"Gure arasoa" Herritartasun eraginkorra
Lucas irakasleak eguneko egunkaritik jasotako albiste bortitz baten sekuentzia aurkezten du. Albiste horren arabera, hiru gaztek eskale bati eraso egin diote kutxazain automatiko batean, eta hiri-altzariak ere kaltetuta geratu dira. Denbora aski hartzen dute eskolan horri buruz hitz egiteko. Hainbat jarrera ematen dituzte aditzera gertakarien interpretazioa egiterakoan, eta tartean dauden pertsonak eta instituzioak nortzuk diren zehaztean. Ikasle batek izandako esperientzia pertsonalak goitik behera aldatzen du eztabaidaren norabidea.
"Sei esku lanerako" Baterako erantzukizuna eta etxeko lanak
Daríoren etxean, garbitzeko lanak egiteko eguna larunbata da, eta lan horietan bere amak eta aitak hartzen dute esku. Hala ere, institutuan, etxeko lanetan parte hartzeari buruzko lan bat agindu diote, eta berak bere burua sartzen du garbitze-lan horietan eta, hala, adierazten du bere etxean "hiru laguneko kontua" dela. Bere gurasoek horren berri jakiten dute halabeharrez, eta lezio bat eman behar diotela erabakitzen dute, benetan etxeko lanak "sei eskurekin" egin daitezen.
"Nire erreparoak" Parte-hartzea politikoa
Beto eta bere lagunek gutun bat jasotzen dute, eta, bertan, gonbidapena jasotzen dute botoa eman dezaten, aurki adin nagusikoak izango baitira. Albiste hori berri pozgarria da denentzat, Betorentzat izan ezik; bere ustez, "politikaren arloan egin daitekeen jokorik zikinena" da. Betoren iritziz, bakarrik gogoratzen dira haietaz, haien botoak behar dituztenean. Gogoan du hilabete batzuk lehentxeago, bere talde ekologistak ingurumen-erreserba aldarrikatu zuenean, ez zutela inolako erantzunik jaso.