Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Elkarrekin bizitzea

Zintzomintzo

Elkarrekin bizitzea

Borrokoaren kontra borrokan

"Borrokaren kontra borrokan" Laguntza eskaera

Dariok borrokan egin du beste behin ere, eta ondorioz, laguntza psikologikoa jasotzen hasi da. Hasieran zigortzat hartu batzuen ere, orain une atseginak dira beretzat eta bere indarkeria nola kontrolatu ikasi du. Psikologoarenera joatearren erotuta dagoela diote zurrumurruek institutuan. Ironiaz, umorez eta ikasitako zenbait taktika erabiliz, probokazioei aurre egiten die eta bere burua kontrolatzeko giharra indartu egiten du.

Gozoa ala mingotsa

"Gozoa ala mingotsa" Tratu txarrak bikote barruan

Lida Pedroren neska-laguna da. Borrokan egin ostean adiskidetuz bizi dira. Bere lagunek zalantza egiten dute harreman hori maitasuna ote den; baita amak ere. Beldurraren antz handigoa dauka. Berak ez du horrela ikusten, ordea. Hainbat mespretxuren ostean, Lidak "sufrimendu" hori etetea erabakitzen du, eta bere agunek bisita egiten diote momentu zail hori gainditzen laguntzeko. Txokolatea eraman diote lagunek, eta diotenez, azken ikerketen arabera, maiteminak eragiten duen plazer berdina eragiten du.

Xenofobia

"Nirekin kontatu" Xenofobia

Jorge Humberto kolonbiarra da, eta liburuaren eguna delaeta institutuan antolatu den ipuin lehiaketa irabazi du. Oso pozik dago, sarietako bat ipuina areto nagusian irakurtzea delako. Gertakizuna baino ordu batzuk lehenengo jakin du "normal" berba egiten duen beste norbaitek irakurriko duela bere ipuina. Azken orduan, "Zintzo-mintzo" aldeak planak aldatu ditu, eta ez bakarrik irakaslea, Jorge Humberto bera ere harritu egiten da publikoak txalotzen duenean.

Jolasera denok!

"Jolasera denok!" Kirola eta adeitasuna

Rosmira neska itsusia da, eta iazko futbol txapelketako nalaren audioa grabatu zuen. Borrokak, kolpeak, isekak... entzuten dira. Gauza dibertigarriagoak eta probetxugarriagoak ikasiko dituzten lehiaketa bat antolatzearekin amets egiten du. Zenbait jarraitzailerekin institutuak txapelketa bi egingo ditu: futbol klasikoa eta konbifutbola (konbibentziarako edo bizikidetzarako futbola).

Errepideetako indarkeria

"Yo te ví" Errepideetako indarkeria

www.yotevi.com webgunea leku guztietan iragartzen ari da. Beto, Isa eta Rosa elkartu egin dira zer den jakin asmoz, orrialde horretan nabigatzeko. Hasieran hala pentsatu bazuten ere, konturatu dira ez dela "paparazziek" izarren intimitatea erakusteko egindako orrialde bat. Arretarik gabe, drogen eraginaren menpean edo gidatzeko modu oldarkorra izateagatik istripuak dituzten gidariek izandako istripuak agertzen diren orrialdea da. Nabigatzen ibili ondoren konturatu dira, auto eskola bat sustatzeko iragarkia dela.

Eskolarekiko interes falta

"Gizon ikuestezina" Eskolarekiko interes falta

Lidak eta Dariok ez dute nahi igandea amaitu dadin, astelehenean biologiako eskola daukatelako. Irakasleari gauza berdina gertatzen zaio: aspertu egiten da klasean, guztiak lo daudela ematen baitu. Irakaslearen arreta erakartzeko ikasle ikusezina asmatu dute klasean: Grifn. Irakaslea pozik dago ?ikasle on? bat daukalako azkenean; baina harrigarria da ez duela ikusteko aukerarik izan.

gure arazoa

"Gure arazoa" Hiritarren parte-hartzea

Lucas irakasleak bortxakeriazko berri baten sekuentzia aurkeztu du (eguneko egunkarietatik aterata): hiru gaztek eskalea edo zaharra ematen duen bat eraso dute kutxazain automatiko batean, eta hiri-altzariak ere kaltetu dituzte. Klasean horretaz berba egiteko astia hartu dute. Gertakarien interpretazioaren eta horren ardura duten pertsona zein instituzioak nortzuk izan behar diren eztabaidatzerakoan, iritzi ezberdinak entzun dira. Ikasleetako baten testigantza pertsonalak eztabaidaren orabidea aldatzen du.

Telebista meteoritoa

"Telebista meteoritoa" Familia burruko indarkeria

Rosa ia hil egin da "Telebista-meteorito" baten erruz. Eraikin baten gainetik zihoala, telebista bat jausi zitzaion bosgarren solairutik. Hartutako ikarari buelta ematen ari den bitartean, bere adineko mutil bat ikusi du hurreratzen, eta honek telebista hartu eta zakarrontzira bota du. Hurreratu egin da berarekin hitz egiteko, baina bere familia zein kontra egiten dion edozein pertsona erasotzeko prest dagoen munstroa aurkitu du.

Positiboa

"Positiboa" Hiesa eta gizarteratzea

Lucas irakasleak bere ikasleei eskatu die, izenik eman gabe, euren sexualitatearen gaineko galderak idazteko edo egoerak kontatzeko. Behin guztiak jasota, gutun bat ateratzen du zoriz, eta GIB birusa daukan klaseko neska baten istorioa kontzen du. Haren amak haurdunaldian kutsatu zuen birusaz eta neskak ez daki taldeari kontatu behar dion edo ez. Une horretatik aurrera, kondantza falta nagusitzen da ikasgelako pertsonen artean.

Azken aldaketako data: 2013/02/27