Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Zeuk Esan · Alkohola

Zintzomintzo

Alkohola

Posten naiz

"Pozten naiz" Berezitasuna

Goiz batean, Lida esnatzen da, eta mundu osoko emakumerik itsusiena dela iruditzen zaio. Hala ere, egun horrexetan, Rafak, bere lagun batek, zinemara joateko gonbidapena egiten dio, eta, bide batez, azaltzen dio bere ustez oso polita dela eta hobeto ezagutu nahi duela. Hitz horiek tinko geratzen dira Lidaren buruan, jira eta biraka. Hobeto ezagutu nahi du bere burua. Horretarako, lagunei eta senideei galdetzen die ea zer uste duten, haien ustez ea nor arraio den Lida. Azken erantzuna berak ematen du. Ametsaren, esna-aldiaren eta ispiluaren artean mugituz, Lida hizketan aritzen da, eta bere baitan dauden Lida guztiak ikusten ditu. Era berean, prest azaltzen da oraindik ezagutzen ez dituen gainerako Lida guztiak ikusteko.

Utziko dizkidazu zure belarriak?

"Utziko dizkidazu zure belarriak?" Entzunaldi eraginakorra

Isak Beto hautatzen du lagun min modura. Betorekin partekatu nahi ditu bere senargaiarekin oheratzeko ideiak sorrarazten dizkion zalantzak eta beldurrak. Hasieran, Betok ez du lortzen. Hitza kentzen dio Isari, aholkuak ematen dizkio eta galderak egiten dizkio. Hala ere, pixkanakapixkanaka, Betok lortzen du Isaren tokian jartzea, isilik gotea, eta Isak esaten dituen hitzei adi egotea. Isa ohartzen denean berak esandakoa entzuten duela, konturatzen da senargaiarekin oheratzea erabakitzen badu, hori patxadaz hartutako erabakia izango dela, presiorik gabe eta tartean alkohola azaldu gabe hartutako erabakia.

Itzulingarurik gabe

"Itzulingururik gabe" Taldearen presioari aurre egitea

Istorio honetako protagonista Lida ausarta da. Lidaren ustez, bere lagunek komunikatzeko zailtasunak dituzte, baina berak ez. Bere ustetan, Isa ez da inoiz ausartzen ezer egitera eta Rosak gezurretan ibiltzea besterik ez daki. Erabat sinetsita dago bera gauza dela harira zuzen joateko. Hala ere, behin, hirurak gonbidatuta dauden jai batean, ohartzen da bera ez dela hain ausarta; ausarta baino gehiago, oldarkorra dela, ez duela behar adina denborarik hartzen esan eta egin behar duena pentsatzeko. ?Hartuko duzu lehenengoa?? galdera entzunda, berak onartzen du, eta gainera, bigarrena eta hirugarrena ere hartzen ditu, eta hamaika gehiago ere bai. Azkenean, komunean bukatzen du, burua esku artean sartuta. Hurrengo egunean, hizketan aritzen da Isa, Rosa eta Dariorekin, eta adierazten die batzuetan oso zaila dela presioak alde batera uztea.

Itxura ona

"Itxura ona" Laguntzasunaren balioa

Betok ondo gogoratzen du nolakoa izan zen institutu berrian eman zuen lehenengo eguna: ez zuen inor ezagutzen. Filosoako eskolan, irakasleak taldeka lan egiteko eskatu zien, eta, or duan, bera hiru neska eta mutil bateko talde batengana hurbildu zen, hasieratik begiz jota baitzituen. Haiek aurr era egin zuten egin beharreko ariketar ekin, eta, bitartean, Betok ondo zabaldu zituen belarriak, zer esaten zuten entzuteko, eta marrazkiak egiten hasi zen. Ondo sentitzen zen talde har ekin. Gustatzen zitzaion, barrez eta elkarren artean eztabaidatzen aritu baitzir en. Parte hartzeko gonbita egin ziotenean, Betok bere lana erakutsi zien: marraztu egin zituen eta izengoiti bana jarri zien. Lucas irakasleak ikasgeletan sortzen duen giro atseginean, Betok lagunak egiteko gakoa zein den aurkitu zuen: norbera izatea.

Zalantzek kalte egiten diote osasunari

"Zalantzek kalte efiten diote osasunari" Erabaki autonomoak

Irakasleak galdetzen duenean ea zein karrera egitea erabaki duten, Isa da erantzunik ez duen bakarra. Nekatuta dago, beti baita bera zer egin ez dakiena. Hala, bada, erabakitzen du ondo ikertu behar duela zer dela-eta den hain zalantzatia. Bidetik doala, ohartzen da askotan aldamenean izan dituen pertsonek adierazi diotela zer egin behar zuen azkenean. Horretaz konturatzen denean, lanean hasten da autonomia irabazteko, baita ametsetan ere.

Zein muskulurekin?

"Zein muskulurekin?" Autokontrolaren indarra

Muskulu horiek erabiliz, hainbat aldiz egin die aurre izan dituen istiluei. Alabaina, oraingo honetan, ez daki zein muskulu erabili Erikarekin dituen zailtasunak konpontzeko, Erika bere bizitzako maitasuna baita. Hori gutxi balitz, ihes egin behar du, parkeko «gorilek» jipoia eman nahi dioten aldi batean. Dariok muskulu indartsuak eduki arren, haiek lau lagun baitira. Eta, gainera, Dariok ez daki nola konpondu, behin, merkataritza-gune batean zegoela, bere miresle bati egin zion bidegabekeria. Hala, bada, lehenengo aldiz, Dariorentzat, arazoak izatea benetan gauza arazotsua da.

Erresizer...?

"Erresizer...?" Hautabideak bilatzea

Urtero gertatzen da kontu bera: ausaz hautatzen diren gaiei buruz taldeka egiten diren azalpenak. Aurten, kontuak desberdin atera dira, «gizakien erresilientzia» dela-eta. «Erresizer?» Horixe esan zuten Rosaren taldekoek, gai hori egokitu zitzaiela ikusi zutenean. Hitza oso arraroa zen, eta taldekoek euren aurkikuntzak aurkezteko baliatu zuten modua ere bai. Talde osoa adi-adi egon zen, eta ondo pasatu zuen ariketa bakoitza egitean. Horren ondorioz, talderik sortzaileenentzako saria jaso zuen. Nola ospatu modu desberdin batez?.

Ezer ez dakidala baino ez dakit

"Ezer ez dakidala baino ez dakit" Zalantzaren onura

Filosoako eskolan, Sokrates berrikusten ari diren bitartean, denak Isaz trufatzen hasten dira, oso zalantzatia delako. Hala ere, Isak frogatzen die bere akatsik handiena omen den ezaugarri hori, pixkanaka, bere bertuterik handiena bilakatzen ari dela, losofo greziar horri esker, Isak toki guztietara aldean eramaten duen Sokratesi esker. Sokratesen bitartez, gauza bati buruz ziur dagoela ohartu da: zalantzak, galderekin batera doazenean, garrantzitsuak direla, «kontatzen diguten guztia ez sinesteko», eta gauzen zergatia eta arrazoiak aztertzeko.

Maitasun hordituak

"Maitasun hordituak" Harreman bete-beteak

Zuhaitz bat ikusten duen bakoitzean, Rosari mutil bat etortzen zaio burura, ezin baitu mutil hori bere burutik kendu, nahiz eta mutilaren izena ere ez dakien. Bakarrik gogoratzen du izenaren lehenengo letra ?A? dela: Alberto,Alfredo? Bere lagunek mutila bilatzeko laguntza ematen diote, eta konponbide bat eskaintzen diote etorkizunari begira. Izan ere, kontu bat da maitasunez horditurik egotea, eta beste kontu bat, oso bestelakoa, maitasun horditua izatea.

Barbakoa

"Barbakoa" Lagun-sarea

Dario urduri dago. Ikasturtea errepikatzeko eta neskalaguna galtzeko zorian dago. Estresa baretzen ahalegindu arren, gehiago puztea besterik ez du lortzen. Zorionez, bere lagunek gertatzen ari zaionaren berri jakiten dute, eta itxura oneko barbakoa bat antolatzen dute Lidaren etxean: Betok haragia prestatzen du, Isak patatak zuritzen ditu, eta Dariok eta Lidak zuku batzuk prestatzen dituzte. Era horretan, erlaxatzeaz gain, estresa sorrarazten dion iturria ezabatzea lortzen du. Dariok aholku batzuk ematen dizkio Erikarekin dituen arazoak konpon ditzan, eta Lidak laguntza eskaintzen dio ikasteko, hurrengo astean duen azterketa gainditu ahal izateko.

Azken aldaketako data: 2013/02/27