Adikzioak
Zintzomintzo
Adikzioak
"Fresko-Fresko" Drogarik gabeko dibertsioa
Darío zoriontsu dago, lehengusu nagusia oporretan etorri delako. Gau batean, parrandan joan dira, eta pilulak, porroak, alkohola eta gainerako substantziak eskaini dizkiete. Lehengusuak badaki nola aurre egingo dion egoerari eta gauaz gozatu du. Darío, ordea, sofan geratu da lotan. Hurrengo egunean, lehengusuari eskatu dio nolako trikimailuak erabiltzen dituen, jaiez gozatzeko eta ?fresko-fresko? esnatzeko, bere ostea itzela delako eta hutsune asko dituelako.
"Bi Beto eta Beto bat" Legeak eta drogen kontsumoa
Hiru mutil ihesi doaz polizia hurbil dagoela konturatzean. Euretako batek porroa darama eskuan, eta ihes egitea lortu du. Babesteko, adiskideek Beto izena ere baduen beste gazte baten datuak eman dizkiote poliziari. Poliziak harengana doaz, arau-hausteagatik erantzun dezan. ?Beto? horien arteko gaizkiulertuari esker, gehiago jakingo dugu substantzia horren kontsumoak herrialdean bertan eta kanpoan dituen betoei buruz.
"Zoriontzu izan nahi dut" Bizi-proiektua
Betoren gurasoen bikote lagun bat bisitan joan dira, hitz egiteko eta aholkua eskatzeko. Oso kezkatuta daude, Kike semeak oraingoz unibertsitatera joan nahi ez duelako eta rock-taldea sortu nahi duelako. Ez diote inolako diru laguntzarik emango, harik eta ?bere senera? itzuli arte. Egoera are larriagoa da gurasoentzat, ez dutelako ondo ikusten semeak pizza-banatzaile lan egin dezan.
"Egia dirudi" Tabakoari buruzko egiak
Rosa, gezurtia, bere buruarekin ari da hizketan ispiluaren aurrean, moda-aldizkari batean argitaratutako ?Historiako 10 gezur onenak? artikulua dela eta. Arlo horretan aditua denez, sotiltasunez aztertu du idatzia, eta inoiz entzun duen gezur onenari erreparatu dio: ?erretzen baduzu, erakargarriagoa izango zara?. Hain ondo egituratuta dagoenez, egia ere badirudi.
"Yotevi" Drogak eta bolantea
www.yotevi.com web orria nonahi dago iragarrita. Beto, Isa eta Rosa gune horretatik nabigatzeko geratu dira. Ez da ?paparazziek? izarren bizimoduaren berri emateko egindako web orria, hasieran uste zuten bezala. Web orri horretan, hain zuzen ere, deskuiduen, drogen eta oldarkortasunaren eraginpean gidatzean ?istripua? eduki duen jendea agertzen da.
"Proba" Menpekoatasun berriak
Lida sakelako telefonoarekin dago beti: autobusean, mahaian eta bainugelan ere bai. Hitz egiten edo mezuak bidaltzen ez dagoenean, bideo-jokoekin dabil jolasean. Gauez, berandura arte dago Interneten sartuta edo telebista ikusten. Isa kezkatuta dago, eta ?Pantailazale anonimoen? egoitzara eramatea erabaki du. Lidak larregizkoa dela uste du, eta, probapean jartzeko, bolada batez Isari eman dio sakelako telefonoa.
"Hasi, eta amaitu arte" Ardualdi osoko askatasuna
Isak Gabon Zaharrerako jaia antolatu du lagunekin, gurasoak oporretan joan dira-eta. Mahatsak jan ahala, urte berrirako gurariak entzuten dira. Daríok topera bizi nahi du lehen egun hori; eta Rosak, guztiak. Urte osoan zehar, oso ondo pasatu nahi du, hasi eta amaitu arte. Egutegiari begiratu, eta, beti bezala, Rosa gezurretan ari dela uste dute. Asteburuak kontuan hartuta ere, ez dago hainbeste ospakizunik.
"Animalien gailurra" Kokaina eta ingurumena
Institutuak dokumental baten emanaldia antolatu du. Animalien lehen ingurumen-gailurraren esparruan garatzen den fabula da. Gonbidatuak drogetan sartuta egon direnez, euren irudia eta bizitza kaltetuta daude. Euretako bat Pincheko zamarritoa da. Kolibri bakarra da planetan, eta desagertzeko zorian dago, kokaren laborantzak bere etxean, Kolonbiako Amazonian sortzen duen basosoilduraren ondorioz.
"Maitasun hordituak" Erabetako harremanak
Rosak zuhaitz bat ikusten duen bakoitzean, haren izena jakin ez arren ahaztu ezin duen mutilaz gogoratzen da. Lehenengo letra ?A? dela baino ez daki: Alberto, Alfredo? Adiskideek mutila bilatzen eta etorkizunerako irtenbidea aurkitzen laguntzen diote, ez delako gauza bera maitasunez horditua egotea eta maitasun horditua edukitzea.
"Hau lasaitua!" Sendagai lar
Rosa kezkatuta dago, oso triste ikusi duelako, eta etxera gonbidatu du. Botikinean, hobeto sentitzeko sendagairen bat duela uste du. Rosari eskerrak ematen dizkio, baina burua eta gorputza freskatzeko astia behar duela esaten dio. Parkera joan da korrika egitera. Bertan, beste neska bat ezagutu du, jokatzera gonbidatu du eta gustura egin dute barre. Horrela, tristura uxatzea lortu du.