Euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probak
Behar bezala betetzeko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendua, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra), eta datu-babesaren alorrean indarrean dagoen gainerako araudia, jakinarazten da datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: “Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitaziorako prozesuen kudeaketa”.
Tratamenduaren arduraduna: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian kalea, 1; Vitoria-Gasteiz.
Telefonoa: 945018800
Datuak Babesteko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria
Donostia-San Sebastian kalea, 1; Vitoria-Gasteiz
Tratamenduaren helburua: Euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzulpen nahiz interpretazio lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzea. Horrekin batera, habilitazioa lortzeko abian jarriko diren prozesuetan parte hartzen duten norbanakoen eskaerak kudeatzea.
Datuak noiz arte gordeko diren: Eskuratu zirenean ezarritako helburuak betetzeko eta izan litezkeen erantzukizunak betetzeko beharrezkoa den denboran.
Lege Oinarria: 88/2009 Dekretua, 2009ko apirilaren 21ekoa, zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzkoa.
Informazioaren hartzaileak: Ez da datuen lagapenik egingo.
Zeintzuk dira zure eskubideak, datuak ematen dituzunean?
Interesa duen pertsona orok honako eskubide hauek ditu:
- Sarbidea: eskubidea tratamenduaren arduradunak egiazta diezazun zuri buruzko datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez, eta, hala bada, datuok eskuratzeko eskubidea.
- Zuzenketa: zuri buruzko datu pertsonal okerrak zuzentzeko eta osaturik gabe dauden datu pertsonalak osatzeko eskubidea, baita adierazpen osagarri bidez ere.
- Ezabatzea (ahazteko eskubidea): zuri buruzko datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, honako egoeraren bat tartean denean:
- Datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan.
- Interesdunak tratamenduaren oinarri den baimena erretiratu badu, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik. Interesdunak tratamenduari uko egiten badio eta tratamendurako beste legezko arrazoirik ez bada gailentzen.
- Legez kontra tratatu diren datu pertsonalak badira.
- Lege-betebehar bat betetzeagatik datu pertsonalak ezabatu behar baldin badira.
- Datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian.
- Zure datu pertsonaletarako edozein lotura ezabatzeko eskubidea, horiek ezabatzeko betebeharra badago.
- Muga: zure datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea, honako kasu hauetan:
- Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten bada, tratamenduaren arduradunak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
- Tratamendua legez kontrakoa bada eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten badu eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
- Arduradunak jadanik behar ez baditu datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Interesdunak tratamenduaren aurka egin badu, eta arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunarenen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
- Eramangarritasuna: zure datu pertsonalak erabilera komuneko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratuan jaso eta beste arduradun bati helarazteko eskubidea, baldin eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
- Tratamendu baimenduna: Gainera, eskubidea izango duzu tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta zugan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne.
Eskubide horiek tratamenduaren arduradunaren aurrean baliatzeko eskubidea daukazu (Datuen babesarekin lotutako eskubideak baliatzeko aukera eskatzeko eredua)
Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentziara, eta aurretik zure erreklamazioa egin ahalko duzu Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean (Datuak Babesteko ordezkariari aurretiazko erreklamazioa egiteko eredua).