Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazioa

2019ko irailaren 12an argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deiak:

  •  Euskara-gaztelania/gaztelania-euskara:

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskaratik gaztelaniarako eta gaztelaniatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena. (leiho berri batean irekitzen da) 

  • Euskara-ingelesa/ingelesa euskara:

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskaratik ingeleserako eta ingelesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena. (leiho berri batean irekitzen da)

  •  Euskara-frantsesa/frantsesa euskara:

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 30ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, euskaratik frantseserako eta frantsesetik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitazioa lortzeko probetarako deia egiten duena. (leiho berri batean irekitzen da)

 

Eskabideak aurkezteko epea: irailaren 13tik 26ra bitartean

Eskabideak aurkezteko era: probetan parte hartu nahi dutenek Internez bidez eman beharko dute izena, lotura honetan dagoen eredua betez:

 

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak Zinpeko itzultzaile eta interpreteen habilitazioari buruzko Dekretua (pdf, 121,02 KB) onartu zuen 2009ko apirilaren 21ean. Dekretu honen xedea da, batetik, zinpeko itzultzaile eta interprete gisa aritu ahal izateko gaikuntza profesionala arautzea, bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako itzulpen eta interpretazio lanetan jarduteko; eta, bestetik, lanbide honetarako gaituak daudenen erregistroa osatzea.

Erregistroa

2011ko ekainaren 8an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko maiatzaren 24ko Agindua (pdf, 98,96 KB), Kulturako sailburuarena, euskarazko zinpeko itzultzaile zein interprete lanetarako habilitazioa lortu dutenen erregistroa arautzen duena.

 Bai euskaratik beste hizkuntzetarako eta bai beste hizkuntzetatik euskararako zinpeko itzultzaile nahiz interprete lanetarako habilitatutako pertsonak inskribatuko dira erregistroan.

Habilitatutako profesionalak:

Herritarrek zinpeko itzulpenak egiteko habilitazioa duten profesionalen berri izan dezaten, lan horietarako izendatutako guztien artean datuak argitaratzeko interesa agertu eta horretarako baimena eman dutenen zerrenda duzue hemen:

Datuak egokitzeko eskaera-orriak:

Eskaera bideratzeko edota informazioa eskatzeko helbidea: hps-koordinazioa@euskadi.eus