Zinexit zine-erakusketa

Erakundea:
Justizia eta Giza Eskubideak
Organoa:
Giza Eskubideen eta Biktimen Arretarako Zuzendaritza

Helburuak

zinexit

Zinemak emozioak sortu eta deskubritzen ditu. Ahalmen handiko baliabidea da, eta gizarteratzeko eta hezkuntzarako tresna bihur daiteke. Halaber, topalekua ere bada, indarkeriarik gabeko mundu libreago, bidezkoago, parekideago eta iraunkorragoa lortzen laguntzen duten proiektu eta ametsak partekatzeko. Tresna horrek balio handia dauka bakearen kulturan hezi, sentsibilizazioa piztu, hausnartu eta indarrak batzeko. Izan ere, pertsona guztien giza eskubide guztien errespetua oinarri duen bizikidetza-euskarria da bakearen kultura.

Hori dela eta, 2010. urteaz geroztik Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak, azaroan, Zinexit, Bizikidetzarako zinema-erakusketa antolatzen du. Erakusketa horrek urtean lau pelikula ematen ditu, ikusleei giza eskubideen errespetuarekin eta sustapenarekin lotutako hainbat gairi buruz pentsarazteko. Gainera, 2014. urteaz geroztik, ziklo horren barruan Zinexit Eskola ere sartzen da, haurrei zuzendua. Saio horretan, 6 eta 10 urte bitarteko ikasleek zinemaren bidez hausnar dezakete desberdinen errespetuak eta pertsona guztien giza eskubideen eta duintasunaren aldeko errespetuak duten garrantziari buruz.

Azkenik, azpimarratzekoa da 2014. urtetik, giza eskubideen aldeko errespetua lortzeko sinergiak batze aldera, Bilboko Udaleko Berdintasun, Hiritartasun eta Lankidetza Arloarekin koordinatuta aritu garela, eta, beraz, aste horretan bertan sartu dugula bere BOSA programa, aniztasunaren aldekoa eta diskriminazioaren aurkakoa bera.

Erakusketa azaroan izaten da, Azkuna Zentroko Golem zinemetan.

Azken aldaketako data: