Zigilu ekologikoa
Arautegiak, elikagaien ekoizpen eta elaboraziorako eskakizunak ezartzeaz gain, inspekzio, ziurtapen eta etiketadunak izateko betebeharrak azaltzen ditu. Elikagai hauen etiketan, izena eta produktuaren benetakotasuna egiaztatzen duen erakundearen kodea azaldu behar da.
Euskadin egiaztaturiko produktuek, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologiko Kontseiluaren kodea daramate: ES-ECO-026-VAS
2010eko uztailetik aurrera, Europar Batasunean ontziratutako elikagai ekologiko guztientzat, derrigorrezkoa da “eurohostoa” eramatea. Bestalde, Europar Batasunean ekoiztutako elikagai ekologiko ez ontziratuentzat, aukeran egongo da europar logo honen erabilera.
Euskadin Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan inskribaturik egon behar da Eurohostoa erabili ahal izateko eta elikagaien kasuan bakarrik erabili ahal izango da.
- EKOLURRA
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren bereizgarri berria da, Euskadin ekoitzitako elikagai ekologikoak bereiztea du helburu.
Jatorriaz gain, Ekolurra elikagaiek EBko araudian jasota ez dauden beste baldintza osagarri batzuk betetzen dituzte. Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktu ugari biltzen dituen bereizgarria da, freskoak edo eraldatuak.
Ekolurra bereizgarria lortzeko lehenik ekologikoan ziurtatuta egon behar da.
Azken aldaketako data: