Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Zerbitzuen eta prozeduren protokoloa

Zerbitzu elektronikoak identifikatzeko, diseinatzeko, ezartzeko, mantentzeko eta ebaluatzeko metodologia.

91/2023 Dekretuak, ekainaren 20koak, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateari eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeari buruzkoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzu eta prozedura elektronikoek bete behar dituzten irizpideak finkatzen ditu, eta, irizpide horiek zerbitzu publikoen diseinuan aplikatzea errazteko, tresna bat definitzen du: Zerbitzu eta Prozedura Elektronikoen Protokoloa.

Horrela, protokolo honek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren zerbitzu eta prozedura elektronikoak identifikatzeko, diseinatzeko, ezartzeko, mantentzeko eta ebaluatzeko metodologia zehazten du.

Protokolo honek Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzu eta prozeduren diseinuak zer dakarren eta nola egin behar den azaldu nahi du, honako hauek kontuan hartuta:

  • Erabiltzaileen esperientzia lehenestearen garrantzia. Zerbitzuaren diseinuak erabilera erraztea izan behar du ardatz.

  • Enplegatu publikoen jarduteko modua eguneratzearen garrantzia, testuinguru digitalean zentzurik ez duten zereginak gainditzeko.

OHARRA: Gaur egun, Zerbitzuen eta Prozeduraren Protokoloa dagokion Agindua izaapidetzeko fasean dago, behin betiko onartze bidean.

Azken aldaketako data: