Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko dirulaguntzak (2024-2025).
[IKERCAMBRIDGE]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua da gehienez lau dirulaguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2025-2026ko ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko.
Modalitateak eta iraupena.
Ikertzaile doktoreen mugikortasun-programak aukera ematen du Clare Hall-en 4 pertsonara arteko ikerketa-egonaldia egiteko, honako modalitate eta baldintza hauen barruan:
– Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta 9 hilabete iraungo du gehienez, eta 4,5 gutxienez.
Euskadi-Erresuma Batua ikerketa kolaboratiboa hezkuntza-arloan sustatzeko interesari erantzuteko, Visiting Fellow plazetako bat ikertzaileentzat izango da, honako arlo hauetan:
– Digitalizazioa: Metodologia eta gaitasun teknopedagogikoak eta ingurune digitalean eta ingurune presentzialean integratzea.
– STEAM proiektuak: ikasleek gaitasun zientifiko-teknologikoak eta jarrerazko alderdiak eskuratzea STEM eremuetarantz, eta arreta berezia jartzea hezkuntza matematikoan.
Bigarren Visiting Fellow plaza edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleituko zaie.
Hezkuntzaren arloan hautagai lehiakorrik ez badago, plaza hori beste edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleitu ahal izango zaie.
– Post Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Post Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta 2 hilabete iraungo du gehienez, eta 2 aste gutxienez. Modalitate hori eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da ikasturteko deialdia baino lehen Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izatea.
Ezagutza-arlo guztietako Post Visiting Fellow eskatzaileak onartuko dira.
Bi modalitateetan, egonaldia 2025-2026 ikasturtean egin beharko da, eta ikasturtea 2025eko urriaren 1ean hasiko da.
Aurrekontuko zuzkidura
159.714 (euro)Prestazio ekonomikoa
Honako hau izango da laguntzaren zuzkidura, modalitate bakoitzean:
– Visiting Fellow: 2025-2026 ikasturtean bederatzi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 130.038 eurokoa da, bi laguntzetarako. Zenbateko hori honela banakatzen da:
a) 107.438 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio (hilean 5.969 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
b) 21.600 euro, ikertzaile bisitariei ordaintzeko (hilean 1.200 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.
c) 200 euro (laguntza bakoitzeko), bisa izapidetzeko, beharrezkoa denean.
d) 300 euro (laguntza, bakoitzeko), Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko.
– Post Visiting Fellow: 2025-2026 ikasturtean bi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 29.676 eurokoa da, bi laguntzetarako. Zenbateko hori honela banakatzen da:
a) 11.938 euro (laguntza bakoitzeko) Clare Hall-i ordainduko zaizkio (astean 1.492 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).
b) 2.400 euro, ikertzaile bisitari bakoitzari ordaintzeko (astean 300 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.
c) 200 euro (laguntza bakoitzeko), bisa izapidetzeko, beharrezkoa denean.
d) 300 euro (laguntza bakoitzeko), Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko.
Horrez gain, onuradunak istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango ditu, bai eta, atzerriko egonaldietarako, bidaiako laguntza-asegurua ere, besteen osagarri. Azken hori, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori baliagarria izango da, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat.
Diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz artikulu honetan arautu ez den guztirako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan adierazkitakoa beteko da.
Ordainketa-modua:
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Clare Hall-i transferituko dizkio funtsak, laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzailea baita. Honela egingo da ordainketa:
1.– Deialdia ebatzi ondoren eta onuradunak emandako laguntza onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xedapen honen 8.1.a) eta 8.2.b) artikuluan kontsignatutako zuzkidura osoaren % 75 emango dio Clare Hall-i.
Bigarren ordainketa gainerako % 25 izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua justifikatu eta gero ordainduko da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiri baliokideak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu ostean aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.
2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bi zatitan ordainduko dio laguntza onuradunari.
Lehenengoa, 8.1.b) eta 8.2.b) artikuluetan adierazitako zenbatekoaren % 75 eta 8.1.c.d) eta 8.2.c.d) artikuluetan adierazitako zenbateko osoa, onuradunak laguntza onartu ondoren ordainduko da (12. artikulua). Bigarrena, gainerako % 25, 2026an ordainduko da, jarduera amaitu ondoren, eta aplikazio informatikoaren bidez dokumentu hauek aurkeztu ondoren:
a) Egonaldiaren gainean Clare Hall-en arduradunak egindako egiaztagiria, hasiera- eta bukaera-egunak zehaztuta.
b) Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta.
c) Egindako gastuaren ziurtagiria, bidaia-gastuei eta bisa-izapideei buruzkoa. Honako hauek aurkeztuko dira ziurtagiriarekin batera:
– Garraio publikoan egindako bidaien txartelak eta fakturak.
– Bisa izapidetzeko garraio publikoan egindako joan-etorrien eta izandako tasa-gastuen txartelak eta fakturak.
Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu behar da helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

Nori dago zuzenduta
Ikerlariak
Eskakizunak:
- Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
- Doktore gradua izatea
- Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
- Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
- EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute eskaera egiteko unean.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, eta 2025eko urtarrilaren 1ean gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea.
Hala ere, antzinatasun hori duten baina atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
- Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza
Ebazten duen erakundea
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945015524
Kodea
0174008Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Atzerrian bizi direnen kasuan, hauek emango dira: Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon izanaren agiria (historikoa) eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldan (AEE) erregistratuta egotearen ziurtagiria.
Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en garatu beharreko ikerketa-proiektua, ingelesez idatzia.
Horretarako, zerbitzu-orria aurkeztea onartuko da, zeinean jasoko baitira antzinatasuna eta hautagaiaren eta erakunde eskatzailearen arteko kontratu-harremana. Zerbitzu-orria aurkeztu ezin bada, erakunde eskatzailearen ziurtagiri bat aurkeztu beharko da.
Eskatzailea unibertsitateko irakaslea bada, unibertsitateko legezko arduradunak sinatutako dokumentu bat aurkeztuko da, eskatzaileari baimena ematen diona laguntzak iraun bitartean kanpoan egoteko.
Hautagaiek beren irakaskuntza- eta ikerketa-lana ezagutzen duten ospe aitortuko hiru ikertzaileren aipamen-gutunak lortu beharko dituzte. Gutun horiek ingelesez idatzita egongo dira, eta Ikerketa Zuzendaritzari zuzenduko zaizkio.
- Hautagaia “Life Member” dela egiaztatzen duen agiria.
- Clare Hall-en egindako egonaldiari buruzko txosten zientifiko-teknikoa, aprobetxamendua eta Cambridgeko Unibertsitatearekiko lankidetzaren emaitzen adierazleak jasota.
- Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
- Doktore gradua izatea
- Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
- Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
- EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute eskaera egiteko unean.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
- Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, eta 2025eko urtarrilaren 1ean gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea.
Hala ere, antzinatasun hori duten baina atzerrian bizi direnen eskabideak ere onartuko dira, baldin eta atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) bidez Euskal Autonomia Erkidegoan auzotasuna badute eta atzerrian bizi aurreko azken auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izan bada.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
- Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.
Eskabidearekin batera egon beharreko dokumentuak eskabideari erantsiko zaizkio aplikazio elektronikoaren bitartez. Horretarako, hautagaiak alta eman beharko du erabiltzaile gisa, eta aplikazio horretan zehaztutako jarraibideak bete beharko ditu.
Aplikaziora ziurtagiri elektroniko baten bidez sartu beharko da. Helbide elektroniko honetan daude jasota elektronikoki identifikatzeko onartutako sistemak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/. Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoa baita) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bidez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bidez.
Eskabide telematikoa guztiz bete ondoren eta 4. artikuluaren 5. apartatuan adierazitako dokumentuak aplikazioan erantsi ondoren, eskatzaileak eskabidea erregistratzeko prozesu elektronikoa osatu beharko du; izan ere, eskabideak, sinadura elektronikoaren bitartez baliozkoa izateko, erregistroan jasota geratu behar du. Hori ziurtatzeko, eskatzaileak dokumentuen erregistro elektronikoa edo aurkezpen-erregistroa eskura dezake, «Ikusi egiaztagiria E/E» aukeraren bidez. Ez da onartuko erabat modu elektronikoan bete eta erregistratu gabeko eskabiderik.
Eskabidea identifikatzeko zenbaki bat izango du inprimaki ofizialak. Inprimaki ofiziala eskuz edo elektronikoki aldatuz gero, eskabidea automatikoki baztertuko da.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
-
Honako hauek aurkeztuko dira ziurtagiriarekin batera:
– Garraio publikoan egindako bidaien txartelak eta fakturak.
– Bisa izapidetzeko garraio publikoan egindako joan-etorrien eta izandako tasa-gastuen txartelak eta fakturak
- Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu behar da helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
Onuradunak hirugarrenen altaren agiri eguneratua izan beharko du. Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu behar da berariazko zerbitzuan, zeina erabilgarri egongo baita egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/).
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
-
Uko egitea
1.– Uko-egiteak Zientzia Politikako zuzendariari jakinaraziko zaizkio, idazki baten bidez, onuradunak berak sinatuta, eta bertan adieraziko dira zein diren uko egiteko arrazoiak eta uko-egite horrek zer egunetatik aurrera izango dituen ondorioak. Jakinarazpen hori aplikazio telematikoaren bidez egingo da, uko-egiteak ondorioak izan baino 10 egun natural lehenago.
2.– Uko-egiteak Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez onartuko dira.
3.– Onuradunak laguntzari uko eginez gero, sortu ez diren eskubide ekonomiko guztiak galduko ditu.
Uko-egiterik badago, Zientzia Politikako Zuzendaritzak erreserben zerrendakoak izenda ditzake ikertzaile, modalitate bakoitzean, laguntzari geratzen zaion gainerako aldirako.
-
Emandako dirulaguntzaren onarpena.
Onuradunen betebeharrak.
a.– Emandako dirulaguntza onartzea. Ildo horretatik, dirulaguntza eman izanaren ebazpena jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamar egun naturaleko epean onuradunak laguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, laguntza onartutakotzat joko da.
b.- Eman den xede zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.
c.– Eskatzen duten informazio guztia ematea Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, laguntzen helburua fiskalizatzeko lagungarria izan dakien.
d.– Clare Hall-eko Visiting Fellow gisa dagozkion ohiko ekitaldietan parte hartzea, bai eta Euskal Herriaren gaineko ezagutza hedatzeko jardueretan ere, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak hala eskatuz gero.
e.– Egonaldia amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailari eta Clare Hall-i txosten bat bidaltzea, egindako ikerketari buruz, bai eta Cambridgen zein Euskal Autonomia Erkidegoan parte-hartzaile izan den bestelako jarduerei buruz.
f.– Laguntza-eskabidearen aplikazioaren bidez, Clare Hall-eko egonaldiaren jarraipena egiteaz arduratzen den pertsonak sinatuta, hasiera-data zehatza jasotzen duen ziurtagiria aurkeztea.
g.– Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura jasotako laguntzei dagokienez indarrean dagoen ordenamendu juridikoan ezartzen diren gainerako betebehar guztiak, eta, bereziki, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan xedatutakoa.
h.– Zergen arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, eta dirulaguntzak itzultzekoak ordainduta izatea.
i.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuen eraginpean ez egotea.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.