Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko dirulaguntzak (2024-2025).

[IKERCAMBRIDGE]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua da gehienez lau dirulaguntza emateko oinarriak ezartzea eta prozedura arautzea, 2025-2026ko ikasturtean Cambridgeko Unibertsitateko Clare Hall-en ikertzaile bisitari gisa aritzeko egonaldiak finantzatzeko.

Modalitateak eta iraupena.

Ikertzaile doktoreen mugikortasun-programak aukera ematen du Clare Hall-en 4 pertsonara arteko ikerketa-egonaldia egiteko, honako modalitate eta baldintza hauen barruan:

– Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta 9 hilabete iraungo du gehienez, eta 4,5 gutxienez.

Euskadi-Erresuma Batua ikerketa kolaboratiboa hezkuntza-arloan sustatzeko interesari erantzuteko, Visiting Fellow plazetako bat ikertzaileentzat izango da, honako arlo hauetan:

– Digitalizazioa: Metodologia eta gaitasun teknopedagogikoak eta ingurune digitalean eta ingurune presentzialean integratzea.

– STEAM proiektuak: ikasleek gaitasun zientifiko-teknologikoak eta jarrerazko alderdiak eskuratzea STEM eremuetarantz, eta arreta berezia jartzea hezkuntza matematikoan.

Bigarren Visiting Fellow plaza edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleituko zaie.

Hezkuntzaren arloan hautagai lehiakorrik ez badago, plaza hori beste edozein jakintza-arlotako ikertzaileei esleitu ahal izango zaie.

– Post Visiting Fellow (gehienez, 2 pertsona). Post Visiting Fellow ikertzaileen egonaldia ikasturte akademikoaren barruan egingo da; urriaren 1ean hasiko da, eta 2 hilabete iraungo du gehienez, eta 2 aste gutxienez. Modalitate hori eskuratu ahal izateko, ezinbestekoa izango da ikasturteko deialdia baino lehen Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izatea.

Ezagutza-arlo guztietako Post Visiting Fellow eskatzaileak onartuko dira.

Bi modalitateetan, egonaldia 2025-2026 ikasturtean egin beharko da, eta ikasturtea 2025eko urriaren 1ean hasiko da.

Aurrekontuko zuzkidura

159.714 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Honako hau izango da laguntzaren zuzkidura, modalitate bakoitzean:

– Visiting Fellow: 2025-2026 ikasturtean bederatzi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 130.038 eurokoa da, bi laguntzetarako. Zenbateko hori honela banakatzen da:

a) 107.438 euro Clare Hall-i ordainduko zaizkio (hilean 5.969 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).

b) 21.600 euro, ikertzaile bisitariei ordaintzeko (hilean 1.200 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.

c) 200 euro (laguntza bakoitzeko), bisa izapidetzeko, beharrezkoa denean.

d) 300 euro (laguntza, bakoitzeko), Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko.

– Post Visiting Fellow: 2025-2026 ikasturtean bi hileko egonaldia egiteko laguntzaren zuzkidura 29.676 eurokoa da, bi laguntzetarako. Zenbateko hori honela banakatzen da:

a) 11.938 euro (laguntza bakoitzeko) Clare Hall-i ordainduko zaizkio (astean 1.492 euro), College-ren zeharkako gastuak estaltzeko, Clare Hall-ek emandako laguntza teknikoa barnean dela, bai eta ikertzailearen ostatua eta mantenua ere. Ostaturako zuzkidurak hauek estaltzen ditu: pertsona batentzako gela bakarreko apartamentu baten alokairua, elektrizitatea, berokuntza eta udal-tasak. Gela gehiagoko apartamentu bat behar izanez gero, laguntzaren onuradunak ordainduko du aparteko kostua. Mantenuak astelehenetik ostiralera bitarteko aldia hartzen du. Kopuru horrekin, gainera, beste kontzeptu batzuk ere estaltzen dira, hala nola ikerketa-gastuak, establezimendu-gastuak eta ekitaldiak (profesionalak, harrerak, kontzertuak).

b) 2.400 euro, ikertzaile bisitari bakoitzari ordaintzeko (astean 300 euro), laguntza gisa. Laguntzaren zenbatekotik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak kendu behar dira, zerga hori arautzen duen araudia aplikatuz dagozkionak. Era berean, emandako laguntza guztien berri jakinaraziko zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta hor finkatutako ondorioetarako.

c) 200 euro (laguntza bakoitzeko), bisa izapidetzeko, beharrezkoa denean.

d) 300 euro (laguntza bakoitzeko), Clare Hall-era joan-etorriko bidaia bat egiteko.

Horrez gain, onuradunak istripu-asegurua eta erantzukizun zibileko asegurua izango ditu, bai eta, atzerriko egonaldietarako, bidaiako laguntza-asegurua ere, besteen osagarri. Azken hori, interesdunak hala eskatuz gero, ezkontideak eta 25 urtetik beherako seme-alabek ere balia dezakete, egonaldian berarekin badira. Aseguru hori baliagarria izango da, era berean, antolamendu juridikoak onartzen dituen edozein frogagiriren bitartez egiaztatutako izatezko bikoteentzat.

Diruz lagundu daitezkeen gastuei buruz artikulu honetan arautu ez den guztirako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan adierazkitakoa beteko da.

Ordainketa-modua:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Clare Hall-i transferituko dizkio funtsak, laguntza honen ordainketa kudeatzeko erakunde laguntzailea baita. Honela egingo da ordainketa:

1.– Deialdia ebatzi ondoren eta onuradunak emandako laguntza onartu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak xedapen honen 8.1.a) eta 8.2.b) artikuluan kontsignatutako zuzkidura osoaren % 75 emango dio Clare Hall-i.

Bigarren ordainketa gainerako % 25 izango da, eta emandako laguntza osoaren gastua justifikatu eta gero ordainduko da. Egindako gastu hori frogatzeko, fakturak edo agiri baliokideak aurkeztu beharko dira. Agiri horiek ikasturte akademikoa amaitu ostean aurkeztu beharko dira, egindako ekintzei buruzko azalpen-memoriarekin eta kostuen balantze ekonomiko xehatuarekin batera.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak bi zatitan ordainduko dio laguntza onuradunari.

Lehenengoa, 8.1.b) eta 8.2.b) artikuluetan adierazitako zenbatekoaren % 75 eta 8.1.c.d) eta 8.2.c.d) artikuluetan adierazitako zenbateko osoa, onuradunak laguntza onartu ondoren ordainduko da (12. artikulua). Bigarrena, gainerako % 25, 2026an ordainduko da, jarduera amaitu ondoren, eta aplikazio informatikoaren bidez dokumentu hauek aurkeztu ondoren:

a) Egonaldiaren gainean Clare Hall-en arduradunak egindako egiaztagiria, hasiera- eta bukaera-egunak zehaztuta.

b) Amaierako memoria, balantze zientifikoarekin batera. Bertan deskribatuko da egindako lana, argitalpenen, patenteen edo ikerketaren bestelako emaitzen erreferentzia barne hartuta.

c) Egindako gastuaren ziurtagiria, bidaia-gastuei eta bisa-izapideei buruzkoa. Honako hauek aurkeztuko dira ziurtagiriarekin batera:

– Garraio publikoan egindako bidaien txartelak eta fakturak.

– Bisa izapidetzeko garraio publikoan egindako joan-etorrien eta izandako tasa-gastuen txartelak eta fakturak.

Onuradunak eguneratua izan beharko du hirugarrenen altaren agiria. Hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu behar da helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Cambridgeko Unibertsitateko sail edo fakultate batean onartuta egotea
  • Doktore gradua izatea
  • Post Visiting Fellow modalitatean, hautagaiek Clare Hall-eko Visiting Fellow (Life members) izan behar izan dute, deialdi honen aurretik.
  • Ingeles hizkuntza nahiko jakitea, unibertsitate-komunitatean lehen egunetik bizi eta lan egiteko gai izan daitezen
  • EAEko ikerketa-zentro edo unibertsitate batean lan-lotura iraunkorra edo kontratu mugagabea izatea. Onartuko dira, halaber, irakasle laguntzaile edo Ikerbasque Research Fellows gisa finkatzeko bidean dauden kontratuak dituzten pertsonen eskaerak. Kontratuek gutxienez 2 urteko antzinatasuna izan beharko dute eskaera egiteko unean.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Laguntza hau ezin da bateratu helburu bererako ematen diren antzeko dirulaguntzekin. Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Ezin izango dira agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan honako xedapen hauetan jasotako egoeraren batean daudenak: Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, eta 2025eko urtarrilaren 1ean gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako baten eraginpean ez egotea.
  • Doktore gradua duela egiaztatzen duen agiria.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia eta Berrikuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945015524

Kodea

0174008

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetan emango da. Egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuz jakinaraziko da aipatutako ebazpena (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/). Era berean, jakinarazpen elektroniko bat bidaliko da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalera (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/). Ziurtagiri elektronikoaren bidez sartu beharko da bertara.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk