Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritzan aritzeko agente laguntzaileen homologazioa

Deskribapena


Agente laguntzaile homologatuen inbentarioa egin nahi da, merkatu libreko etxebizitzen alokairuaren bitartekaritzan arituko direnak. Zenbait eginkizun izango dituzte ASAP (alokairu segurua, arrazoizko prezioa), merkatu libreko etxebizitzen alokairurako bitartekaritza-programa martxan jartzeko. Eusko Jaurlaritzaren eta, oro har, pertsonen arteko lotura-puntu izango dira, errentatzaile, errentari zein etxebizitza eskatzaile izan.


Homologazioa

Merkatu libreko etxebizitzen alokairurako agente laguntzaileen homologazio prozedura hasteko titularrak eskabide egin beharko du. Horretarako, eskabide-formularioa aurkeztuko du, eskatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera.

Prozedura hasteko fitxan adierazitako edozein kanal erabili ahal izango da (aurrez aurrekoa eta elektronikoa). Inskripzio-eskabidea aurkezteko kanal bat edo bestea aukeratuta ere, horrek ez du esan tramitazioa kanal beretik egin behar denik nahitaez. Espedientearen titular gisa kanal elektronikoa erabili nahi baduzu tramitazioarekin jarraitzeko, erabili «Nire Gestioak» zerbitzua

Nori dago zuzenduta


Homologazioa eskatu ahal izango dute higiezinen jabetzako agenteek, berariazko araudiaren arabera kualifikatua, edo, bestela, pertsona fisiko edo legez eratutako pertsona juridikoek, arlo horretako inolako titulurik ez dutenak eta inongo elkargo ofizialetako kide ez direnak baina Higiezinen eta Garraioaren Sektoreetako Presako Liberalizazio Neurriei buruzko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak higiezinen arloko bitartekaritzan aritzeko.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Etxebizitza eta Hiri Agenda / Etxebizitza Sailburuordetza > Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Homologazioa: 00898

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Homologazioa eskatzeko, eskatzaileak formularioa hau bete behar du eta izenpetu eta eskatutako dokumentazioarekin batera aurkeztu, paperean (inprimatutako kopia) edo euskarri digitalean (elektronikoki izenpetutako PDF fitxategian).

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere, lau hilabete, eskabidea jaso eta biharamunetik kontatzen hasita

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk