Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri, kuadrilla eta mankomunitateei 2025eko ekitaldian dirulaguntzak emateko deialdia diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua emateko honako hauek prestatze aldera: "emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak", "berdintasunerako plan sektorialak eta/edo estrategikoak", "emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak" eta "berdintasunerako ordenantzak".

[UDA 2025]

Deskribapena


Xedea

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua da Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak 2025ean Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriei, kuadrillei, mankomunitateei eta 4.6 artikuluan aipatzen diren udal multzoei dirulaguntzak emateko oinarriak onartzea eta deialdia egitea, dirulaguntza horien bidez honako hauen diagnostikoak, prestaketa-lanak eta ebaluazioak egiteko behar den laguntza tekniko espezializatua izan dezaten: «emakumeen eta gizonen berdintasunerako planak», «berdintasunerako plan sektorialak edo estrategikoak», «emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak» eta «berdintasunerako ordenantzak». Deialdia 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 16.3 artikuluarekin bat etorrita egin da (1/2023 Legegintzako Dekretua, martxoaren 16koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duena), eta EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako indarreko Plana garatuz. Dirulaguntzen baldintzak hurrengo artikuluetan finkatzen dira, betiere aurrekontuaren IV. kapituluko kredituetan zehaztutako mugen barruan.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945 01 67 00
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0038511

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


• 2025eko otsailaren 26tik apirilaren 1era.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da ?gehienez ere?, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan erakunde interesdunari ebazpenik jakinarazi ez bazaio, dirulaguntzarako eskaera ezetsi dela esan nahiko du, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk