Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

7. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzari jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio, Mugikortasun Jasangarriaren Sailari esleitutako eskumen-eremuaren barruan, eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren mende zuzenean eta hierarkian:

  1. Ekonomia eta aurrekontua.
  2. Pertsonak, euskara eta berdintasuna.
  3. Juridiko-administratiboa.
  4. Kontratazioa.
  5. Herritarrak eta berrikuntza.
  6. Informazio- eta estatistika-sistemak.
  7. Baliabide orokorrak, antolamendua eta informatika.

Horretarako, indarrean dagoen legeriak agintzen dizkion beste egiteko batzuez gain, edo oro har saileko zuzendaritzei esleitzen zaizkien egiteko komunez gain, honako eskumen hauek dagozkio:

  1. Sailaren jarduera ekonomikoa planifikatu eta kudeatzea, aurrekontua gauzatzeko faseak izapidetuz. Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egitea eta haren jarraipena eta aldaketak egitea, eta sailari atxikitako administrazio instituzionaleko eta sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea. Arlo horretan, Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren 1.000.000 eurotik beherako gastuak baimentzea, nahitaezko desjabetzeei dagozkienak izan ezik, horiek sailburuordeei baitagozkie. Horrek ez du eragotziko kontratazioari lotutako gastuei aplikatu beharreko araudia betetzea, artikulu honen 3. apartatuan jasotakoa. Era berean, Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, bereziki gai ekonomikoei buruzkoak, bai eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatu eta programatzea ere, beste sail edo administrazio batzuek egiten dituzten eta eragin ekonomikoa duten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.
  2. Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitako eginkizunak betetzea, eta sailari atxikitako giza baliabideak administratzea.
  3. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, eta gainerako zuzendaritzekin, Administrazio Instituzionaleko entitateekin eta sailari atxikitako organoekin batera, sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik gabeko Bizitzetarako Legearen testu bateginean aurreikusitako neurriak betearazten laguntzeko.
  4. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskudantziak betetzea.
  5. Jaurlaritzako gainerako sailekiko administrazio-harremanak.
  6. Zerbitzu Zuzendaritzaren aholkularitza juridikoak honako hauek garatzea: 6.3 artikuluak saileko aholkularitza juridikoei aitortzen dizkien egitekoez gainera, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluaren d), e) eta f) apartatuetan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan jasotakoak. Gainera, txosten juridikoak egiteaz arduratuko da, sailaren arau-xedapenak, hitzarmen eta protokolo orokorrak eta plan, programa eta jarduera esanguratsuak egiteko prozeduran. Era berean, ondare-erreklamazioko, ofiziozko berrikuspeneko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetuko ditu, sailaren arloetan.
  7. Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.
  8. Jurisdikzio-prozeduren eta, hala badagokio, horietan emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, eta sailak parte hartzen duen gaietan Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea.
  9. Sailaren eskumenekoak diren kontratazio-espedienteak zuzendu, koordinatu eta izapidetzea, bai eta sailaren eremuan kontratazio elektronikoaren prozedurak eta zerbitzuak kudeatu eta hedatzea ere, kontratazio-arloan Kontratazio Batzorde Nagusiari esleitzen zaizkion eskumenei kalterik egin gabe.
  10. Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, informazio-sistemez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
  11. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion eginkizunak betetzea.
  12. Sailaren jarduerak bultzatzea eta Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea sailean, arlo hauetan: kalitatea eta etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
  13. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta Saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
  14. Saileko egoitzetako barne-araubidea zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
  15. Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak) eta Zuzenean-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak antolatzea, sailaren jardun-eremuetan dituzten eskubide eta betebeharrei buruz herritarrek egindako iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren jarraipena eginez eta koordinatuz.
  16. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.
  17. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak eratzeko lanetan. Era berean, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren estatistika-organo espezifikoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta laguntza teknikoa emango dio saileko edozein organori saileko estatistikekin lotutako gaietan.
  18. Euskara-unitatearen bidez, eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidalerroei jarraituz, saileko zuzendaritzek politika publikoen garapenean eta sailaren ohiko jardunean euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana koordinatu eta dinamizatzea.
  19. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Ogasun eta Finantza Sailari esleitutako eskumenak.
  20. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatzeko, indarrean dauden arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Europako Erkidegoko Erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.
  21. Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea (135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren organismo autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa).

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Paloma Usatorre Mingo
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak