Osasun Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

8. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Honako egiteko hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari, organikoki sailburuaren mende dela, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, salbu dekretu honetan beste organo bati esleitzen bazaizkie:

  1. Batetik, sailaren aurrekontu-aurreproiektua lantzea, eta haren segimendua eta aldaketak egitea, eta, bestetik, sailari atxikitako sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea, eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea.
  2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa egitea eta aurrekontu-betearazpenaren faseak izapidetzea.
  3. 1.000.000 eurotik gorakoak ez diren sailaren gastuak baimentzea.
  4. Sailaren eskumeneko gaiei lotutako aurrekontuetan ondorio ekonomikoak dituzten xedapenen proiektuak izapidetzea, eta Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion gai ekonomikoak eta aurrekontuarekin zerikusia duten gaiak prestatzea.
  5. Langileak prestatzeko eta haien hobekuntzarako planak lantzea eta sailari atxikitako giza baliabideak planifikatzea eta kudeatzea, Justizia Administrazioko langileak eta espetxeetako langileak izan ezik, eta Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak eta indarrean dagoen gainerako araudiak sailari esleitzen dizkion eskumenak erabiltzea, hargatik eragotzi gabe Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari dagozkien eskumenak.
  6. Sailak langile-beharrizanei buruz egiten dituen aurreikuspenak ebaluatzea, eta proposamenak egitea plantilla eratzeko eta lanpostu-zerrendak egiteko, Justizia Administrazioko langileei eta espetxeetako langileei buruzkoak salbu.
  7. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea, eta gainerako zuzendaritzekin eta sailari atxikitako ente instituzionalekin koordinatzea eta lankidetzan jardutea, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.
  8. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, hargatik eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuari edo Justizia Administrazioko Zuzendaritzari eta Espetxe Zerbitzuen Zuzendaritza haien esparru propioan dagozkien eskuduntzak.
  9. Sailaren lege-aholkularitza eta araugintza, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan ezarritakoaren arabera.
  10. Gobernu Kontseilura eta gobernu-batzordeetara eraman beharreko sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.
  11. Sailaren zerbitzu eta lan-moldeen barne-antolaketari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunekin koordinaturik. Hori guztia, alde batera utzi gabe Justizia Sailburuordetzako organoek esleitu zaien esparruan dituzten eskuduntza propioak.
  12. Sailaren jarduketak sustatzea eta Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea sailean, gai hauetan: kalitatea eta etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
  13. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
  14. Saileko egoitzetako barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
  15. Herritarrei informazioa eta laguntza emateko zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak), eta Zuzenean-Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko harremanak ezartzea.
  16. Herritarrek beren eskubideen eta betebeharren inguruan egiten dituzten iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren koordinazioa eta jarraipena egitea, sailaren jardun-eremuetan.
  17. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.
  18. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoen erabilera koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.
  19. Sailaren Estatistika Plana egitea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera jardutea Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak egiten. Halaber, Zerbitzu Zuzendaritzak sailaren berariazko estatistika-organoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu, eta, saileko estatistikekin lotutako gaietan, laguntza teknikoa emango dio saileko organo orori. Sailaren berariazko estatistika-organoa Zerbitzuen zuzendariaren mende egongo da.
  20. Sailburuari laguntza tekniko-juridikoa eta administratiboa ematea.
  21. Ebazpen-proposamenak egitea, saileko organo interesdunek –euren ebazpenen aurkako errekurtsoak direla-eta– izapidetzen dituzten espedienteak eta ematen dituzten txostenak ikusi ondoren.
  22. Sailean sortzen diren gaien gaineko azterketak eta txostenak egitea (bereziki, ekonomia- eta gizarte-gaien ingurukoak), eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatu eta programatzea, beste sail edo administrazio batzuek lantzen dituzten eta ondorio ekonomikoak dituzten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta euren jardun-arloetan eragiten badute, eta, betiere, beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.
  23. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lanerako sistema eta metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzako beste sail batzuei esleitutako eskumenak.
  24. Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarrean dauden arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.
  25. Ondare-erantzukizuneko prozedurak hastea eta instruitzea.
  26. Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin, gainerako zuzendaritzek hizkuntza-normalizazioan egiten duten lana koordinatu eta dinamizatzea, eta euskara sustatzea politika publikoetan eta sailak kudeatzen duen beste edozein esparrutan.

Zerbitzuen zuzendaria izango da hauetarako eskumena duen organoa:

  1. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei egin beharreko mandatuak eta zerbitzu teknikoak izapidetzea.
  2. Sailaren kontratazio-organo gisa jardutea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua –sektore publikoko kontratazioa arautzeko araudian ezarritakoaren arabera– 1.000.000 eurotik gorakoa ez duten kontratuetan.
  3. Halaber, eta baldintza beretan, organo horri dagokio negozio juridikoak sinatzeko eskumena, baldin eta, negozio juridiko horren ondorioz, sektore publikoko kontratazioaren araudian xedatutakoaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren bitarteko propio pertsonifikatuaren izaera duen entitate bati egiten bazaio prestazio jakin bat egiteko mandatua.

6. artikulua.– Zuzendariak.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduradun zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

  1. Bere jardun-arloan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko plan eta programei ekitea.
  2. Bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Zuzendaritzako barne-sistemak eta lan-sistemak antolatzea, hargatik eragotzi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari esleitutako eskumen orokorrak.
  4. Zuzendaritzaren jardunak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Kontratazio-organoak bultzatzea, eta laguntza teknikoa eta materiala ematea.
  6. Nork bere zuzendaritzaren arloarekin zerikusia duten zehapen-espedienteak instruitzea.
  7. Ofizioz berrikusteko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetzea, dagokion arloan.
  8. Dagokion eskumen-arloan, goragoko organoei proposamenak egitea, eta Zerbitzu Zuzendaritzarekin elkarlanean, bere zuzendaritzarekin zerikusia duten estatistika eta azterlan orokorrak diseinatu eta lantzea.
  9. Indarreko Hizkuntza Normalizazioaren Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  10. Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak ezartzea eta horien jarraipena egitea Zuzendaritzako jardun-esparruetan, besteak beste: itzulpen-irizpideak, langileen etengabeko prestakuntza orokorra, izendapen ofizialak eta sailak antolatutako jendaurreko ekitaldiak. Halaber, dagokion arloan, hizkuntza-irizpideak txertatzea kontratazio publikoan eta dirulaguntzen deialdietan, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen Erabakian adierazitakoaren arabera (Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak).
  11. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea dagokion arloan.
  12. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, eta, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komuna

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Oscar Trobo Trasahedo
(2024/07/16 - ) Zerbitzu zuzendaria

Kargu historikoak

Karmele Arias Martinez
(2024/06/26 - 2024/07/15) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak