Osasun Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

5. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

  1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.
  2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta. Funtzio horrek honako hauek barne hartzen ditu: a) sailari eragiten dioten gaiei buruzko araudia, aurretiazko azterlan tekniko-juridikoak eta txosten juridikoak zuzendu eta egitea; b) dokumentazio-zerbitzuak eta izaera juridikoko dokumentu-oinarriak kudeatzea; c) nahitaezko txosten juridikoak igortzea, beste organoei esleitu zaizkienak salbu, eta d) Zerbitzu Juridiko Nagusiarekiko solaskide izatea eta Koordinazio Juridikoaren Batzordean saila ordezkatzea. Hala badagokio, lankidetza eta babesa emango die aholkularitza-organoei eta sailera atxikitako gainerako entitateei.
  3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.
  4. Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.
  5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.
  6. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei egindako mandatuak izapidetzea, hargatik eragotzi gabe laugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa.
  7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatu, koordinatu eta, hala badagokio, egitea.
  8. Saileko zuzendaritzekin lankidetzan, sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatu eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz.
  9. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.
  10. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, ukitutako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazten.
  11. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluak eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta haien hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
  12. lEuskara-unitatearen bitartez, sailean euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-unitateak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen eta indarrean dagoen erabakian ezarritakoaren arabera –Erabakia, zeinaren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan aplikatu beharrekoak–. Unitate horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VI. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.
  13. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.
  14. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea. Sailaren ondasunen inbentarioa egitea.
  15. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
  16. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
  17. Saileko kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.
  18. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.
  19. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki-egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean – Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.
  20. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.
  21. Sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan aritzea sailaren sailburuordetza eta zuzendaritzekin, bai eta sailari atxikitako entitateekin ere, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak gauzatzea sustatzeko.
  22. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla bermatzea.
  23. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.
  24. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskuduntzak betetzea.
  25. Bere jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea. Halaber, transferentzia-gastuak eta sailaren funts aurreratuaren gastuak baimentzea. Hori guztia 5.000.000 euroko mugarekin.
  26. Desjabetze-ahala erabiltzea sailari dagozkion jardunak gauzatzeko, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzen jardun-arloetan izan ezik.
  27. Europako Suspertze eta Erresilientzia Funtsei (SEM) buruzko koordinazioa, jarraipena eta informazio-sorkuntza gauzatzea sailaren eremuan, eta barne-harremanetarako organoa izatea funts horiek kudeatu eta koordinatzeko eskumena duten Eusko Jaurlaritzako gainerako organoekin elkartzeko.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Iñaki Aldekogarai Labaka
(2024/06/27 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak