Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Gobernantzaren, Berrikuntza Publikoaren eta Gobernu Digitalaren Plan Estrategikoa, ARDATZ 2030

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

7. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailari esleitutako eskudantzia-eremuaren barruan eta zuzenean eta hierarkian Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuaren mende, jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:

  1. Ekonomia eta aurrekontua.
  2. Pertsonak, euskara eta berdintasuna.
  3. Juridiko-administratiboa.
  4. Kontratazioa.
  5. Herritarrak eta berrikuntza.
  6. Informazio- eta estatistika-sistemak.
  7. Baliabide orokorrak, antolamendua eta informatika.

Horretarako, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dizkion beste egiteko batzuez gain, edo, orokorrean, saileko zuzendaritzei esleitzen zaizkien egiteko komunez gain, eskumen hauek dagozkio:

  1. Sailaren jarduera ekonomikoa planifikatu eta kudeatzea, aurrekontua gauzatzeko faseak izapidetuz. Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egitea eta haren jarraipena eta aldaketak egitea, eta sailari atxikitako administrazio instituzionaleko eta sektore publikoko entitateen aurrekontu-proiektuak koordinatzea eta horiek sailaren aurrekontuarekin bateratzea. Arlo horretan, Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren milioi bat eurotik beherako gastuak baimentzea, nahitaezko desjabetzeei dagozkienak izan ezik, sailburuordeei baitagozkie. Horrek ez du eragotziko kontratazioari lotutako gastuei aplikatu beharreko araudia betetzea, artikulu honen 4. apartatuan jasotakoa. Era berean, Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, bereziki gai ekonomikoei buruzkoak, bai eta sailaren jarduera ekonomikorako ildoak planifikatu eta programatzea ere, beste sail edo administrazio batzuek egiten dituzten eta eragin ekonomikoa duten planen prestakuntza-prozesuetan, baldin eta beste zuzendaritza batzuei esleitu ez bazaizkie.
  2. Hiri-errentamenduen itundutako gordailutze-araubide bereziaren eskabideak izapidetu eta kudeatzea, itundutako araubide berezi horretan sartutako errentamendu-kontratuen erregistroa barne.
  3. Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19. artikuluan eta indarrean dagoen gainerako araudian aurreikusitako egitekoak betetzea, eta sailari atxikitako giza baliabideak administratzea.
  4. Berdintasun Unitatearen jarduerak zuzentzea eta, gainerako zuzendaritzekin eta sailari atxikitako organoekin eta administrazio instituzionaleko entitateekin batera, sustapen- eta koordinazio-lana egitea eta lankidetzan jardutea, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginean aurreikusitako neurriak gauzatzea bultzatzeko.
  5. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskudantziak betetzea.
  6. Jaurlaritzako gainerako sailekiko administrazio-harremanak.
  7. Zerbitzu Zuzendaritzaren aholkularitza juridikoak honako hauek garatzea: 6.3 artikuluak saileko aholkularitza juridikoei aitortzen dizkien egitekoez gainera, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. artikuluaren d), e) eta f) apartatuetan eta Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoari buruzko apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42. artikuluan jasotakoak. Txosten juridikoak egiteaz arduratuko da, sailaren arau-xedapenak, hitzarmen eta protokolo orokorrak eta planak, programak eta jarduera esanguratsuak egiteko prozeduran. Era berean, ondare-erreklamazioko, ofiziozko berrikuspeneko eta kaltegarritasun-deklarazioko prozedurak izapidetuko ditu, sailaren arloetan.
  8. Gobernu Kontseiluari aurkeztu behar zaizkion sailaren gaiak izapidetzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.
  9. Jurisdikzio-prozeduren eta, hala badagokio, horietan emandako ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, eta sailak parte hartzen duen gaietan Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan jartzea.
  10. Sailaren eskumenekoak diren kontratazio-espedienteak zuzendu, koordinatu eta izapidetzea, bai eta sailaren eremuan kontratazio elektronikoaren prozedurak eta zerbitzuak kudeatu eta hedatzea ere.
  11. Proposamenak lantzea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, informazio-sistemez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunekin batera koordinatuta.
  12. Datu pertsonalen pribatutasun-neurrien arduradun gisa dagozkion egitekoak betetzea.
  13. Sailaren jarduketak bultzatzea eta Eusko Jaurlaritzaren esparru orokorreko proiektuak koordinatzea sailean, gai hauetan: kalitatea eta etengabeko hobekuntza, herritarrentzako arreta, administrazio elektronikoa eta zerbitzu digitalak, datuen eta informazioaren gobernantza, berrikuntza, gardentasuna, herritarren parte-hartzea eta gobernu ona.
  14. Erregistro Orokorra, Artxiboa eta saileko gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
  15. Saileko egoitzetako barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamendua administratu eta kontserbatzea.
  16. Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuen funtzionamendua kudeatzea (2. eta 3. mailak) eta Zuzenean – Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekiko harremanak antolatzea, sailaren jardun-eremuetan dituzten eskubide eta betebeharrei buruz herritarrek egindako iradokizun, kexa eta erreklamazioen kudeaketaren jarraipena eginez eta koordinatuz.
  17. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeko eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.
  18. Sailaren Estatistika Plana lantzea, eta Euskal Estatistika Erakundearekin batera lan egitea Euskal Estatistika Plana eta urteko Estatistika Programak eratzeko lanetan. Era berean, sailaren berariazko estatistika-organoari esleitutako eskumenak eta ahalmenak baliatuko ditu Zerbitzu Zuzendaritzak, eta laguntza teknikoa emango dio saileko edozein organori saileko estatistikekin lotutako gaietan.
  19. Euskara Unitatearen bidez eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gidalerroei jarraituz, saileko zuzendaritzek politika publikoen garapenean eta sailaren ohiko jardunean euskararen erabilera normalizatzeko egiten duten lana koordinatu eta dinamizatzea.
  20. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen lan-sistema eta -metodoak koordinatzea, eta saileko administrazio-unitateen banaketa espaziala eta ekipamendu materiala antolatzea, hargatik eragotzi gabe Ogasun eta Finantza Sailari esleitutako eskumenak. Halaber, Sailaren eskumenekoak diren gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko, indarrean dauden arauak betez. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren organo eskudunaren bitartez.
  21. Irailaren 25eko 135/2018 Dekretuaren 9. artikuluan sailari esleitutako argitaratze-egitekoak betetzea –135/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen argitaratze-jarduerari buruzkoa–.

Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuak hamahirugarren xedapen gehigarriaren hirugarren apartatuan ezartzen duena aplikatuz –18/2024 Dekretua, ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena–, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan integratzen da iraungitako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa, eta, aurrerantzean, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren berariazko estatistika-organoa izango da.

Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren berariazko estatistika-organoa kide bakarreko organoa da, eta sailaren Zerbitzu Zuzendaritzaren mende dago zuzenean. Bere eskumenen ondorioetarako, I. motakoa izango da. Ondorioz, Jaurlaritzako Sailen Estatistikarako Organu Bereziak arautzen dituen 180/1993 Dekretuak eta, zehazki, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren berariazko estatistika-organoa sortu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituen irailaren 14ko 207/2021 Dekretuaren 3. artikuluak mota horretako estatistika-organoei ematen dizkien eskumenak eta ahalmenak izango ditu eta horiek baliatuko ditu.

Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua bost milioi eurotik gorakoa ez duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, bitarteko propioei enkarguak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren IV. tituluan aurreikusitakoaren arabera. Egiteko horien barruan, hari dagokio, muga berarekin, behar diren gastuak baimentzea.

Sailaren kontratazio-organoak sailaren Kontratazio Mahaiaren laguntza izango du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzeko uztailaren 27ko 116/2016 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu.

Herritarrei arreta integral eta multikanala emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izateko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 129.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zerbitzuen zuzendaria izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Gobernantza Publikoaren Sailarteko Batzordeko kidea, eta haren ordezkoa Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailari proposatuko zaio, sailburuaren agindu baten bidez.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Txomin Gutiérrez Robledo
(2024/07/09 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak