Osasun Saila

Zerbitzu Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

5. artikulua.– Zerbitzu Zuzendaritza.

Zerbitzu Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

  1. Sailburuari ikuspegi bateratua ematea sailaren estrategiei eta funtzionamenduari buruz, hain zuzen ere baliabideak nola esleitu eta politika publikoak eta programak nola ebaluatu erabakitzen laguntzeko, ikuspegi orokor batetik.
  2. Sailaren aholkularitza juridikoa, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoa Antolatzeko ekainaren 2ko 7/2016 Legearen 4. eta 5.3 artikuluetan xedatutakoaren arabera, gainerako zuzendaritzekin koordinatuta.
  3. Jurisdikzio-prozeduren jarraipena eta kontrola egitea, eta Auzibide Zuzendaritzarekin harremanetan egotea, sailak parte hartzen duen gaietan, eta, hala badagokio, gai horien gaineko ebazpenen jarraipena eta kontrola egitea, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Juridikoaren apirilaren 25eko 144/2017 Dekretuaren 42.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.
  4. Gobernu Kontseiluari edo haren organo eskuordetuei aurkeztu behar zaizkien espediente eta gaiak izapidetu eta kontrolatzea, bai eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak izapidetu eta kontrolatzea ere.
  5. Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, sailburuordetza eta zuzendaritzen sistemak eta lan-metodoak koordinatzea, eta sailak Jaurlaritzako beste atalekin dituen administrazio-harremanak koordinatzea.
  6. Kontratazio-espedienteak eta bitarteko propio pertsonifikatuei egin beharreko mandatuak izapidetzea.
  7. Sailaren eskumeneko arloetan, ekonomiari buruzko azterlan eta memoriak programatzea, koordinatzea, eta, hala badagokio, egitea.
  8. Sailburuari bere egitekoetarako laguntza teknikoa ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea behar bezala dabilela gainbegiratzeko agintaritza eskuduna baita, bai eta baimen-irizpideak betetzen direla zaintzeko ere.
  9. Saileko zuzendaritzekin lankidetzan, sailari dagozkion laguntzak eta dirulaguntzak behar bezala ematen direla bermatzeko behar diren ekintza guztiak proposatzea eta kudeatzea, dirulaguntzen programekin bat etorriz.
  10. Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiarekin, antolaketarekin eta informatikarekin lotutako gaietan, bai eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekiko harremanak kudeatzea ere.
  11. Sailaren jarduna dela-eta sortzen diren ondare-erantzukizuneko prozedurak hasi eta instruitzea, ukitutako zuzendaritzekin batera, eta zuzendaritza horiekin lankidetzan aritzea administrazio-errekurtsoak ebazten.
  12. Sailari atxikitako giza baliabideak kudeatzea, eta, horretarako, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legeak 19. artikuluan eta indarrean dauden gainerako arauek esleitzen dizkioten eskumenak erabiltzea, eta, era berean, langileak prestatzeko eta haien hobekuntzarako planak lantzea, betiere, Funtzio Publikoko Zuzendaritzari eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuari (IVAP) dagozkien eskumenak eragotzi gabe.
  13. Saileko euskara-atalaren bitartez, euskararen erabileraren normalizazioa eta langileen euskalduntze-prozesua sustatzea. Euskara-atalak aplikatu beharreko hizkuntza-irizpideak zehaztuko ditu eta horien jarraipena egingo, Gobernu Kontseiluak 2023ko ekainaren 6an onartu zuen eta indarrean dagoen erabakiaren arabera, erabaki horren bidez onartzen baitira hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta hari atxikitako sektore publikoa osatzen duten gainerako entitate guztietan. Atal horrek, halaber, eta sailari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko indarrean dagoen Planaren jarraipena eta ebaluazioak egingo ditu, bai eta Urteko Kudeaketa Planarenak ere, eta, gainera, VII. Normalizazio Planaren helburuak zehaztuko ditu.
  14. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta sailaren plantillak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea.
  15. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari gai horretan esleitutako eskumenak errespetatuko dira. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestea, eta sailari atxikitako ondarea eta ekipamenduak administratu eta kontserbatzea.
  16. Proposamenak egitea saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan-sistemen eta -metodoen barne-antolaketaz, arrazionalizazioaz, aplikazio informatikoez, administrazio digitalaz eta informatizazioaz, saileko beste organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organo eskudunekin batera koordinatuta.
  17. Erregistro Orokorra, Artxibategia, Liburutegia eta sailaren gainerako dokumentazio-zentroak kudeatzea.
  18. Saileko kalitate-ereduak diseinatu eta garatzea.
  19. Eusko Jaurlaritzak kudeaketa-aurreratuaren, modernizazioaren, administrazio elektronikoaren, gobernantzaren eta berrikuntzaren arloetan garatutako proiektu orokorretan parte hartzea, eta proiektu horiek sailean sustatzea.
  20. Sailean herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzuek egoki funtzionatzen dutela bermatzea (arretarako 2. eta 3. maila), eta Zuzenean-Herritarren Arreta Zerbitzuarekin izan beharreko harremanak egokiro antolatzea, sailaren eskumeneko arloetan solaskide operatiboak daudela bermatuz.
  21. Informazio-, estatistika-, azterketa- eta analisi-sistemen arloan, kudeaketa eta koordinazioa gauzatzea.
  22. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean aurreikusitako neurriak bultzatzea, eta saileko sailburuordetza eta zuzendaritzekin eta hari atxikitako entitateekin lankidetzan jardutea eta koordinatzea aurretik aipatutako neurriak inplementatzeko, segimendua egiteko eta ebaluatzeko.
  23. Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak eta sailaren datu publikoen zabalkundea koordinatu eta guztien jarraipena egitea, betiere gardentasun-politikarekiko koherentziaz. Horrekin batera, bermatzea datu pertsonalak babesteko arauak betetzen direla.
  24. Sailak herritarrekin interakzioan aritzeko jarritako bide elektronikoak koordinatzea eta bide presentzial edo birtualak sustatzea, herritarrek parte har dezaten arauak planifikatzeko eta prestatzeko prozesuetan eta politikak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko prozesuetan. Halaber, bide horien guztien jarraipena egitea.
  25. Sailaren Segurtasun eta Osasun Unitatearen jardunak zuzentzea, betiere eragotzi gabe Prebentzio Zerbitzuak bere eskuduntzak betetzea.
  26. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada. Halaber, 5.000.000 euroko mugara bitarteko transferentziak baimenduko ditu.

Zerbitzuen zuzendaria sailaren kontratazio-organoa izango da, 5.000.000 euroko eta hortik beherako oinarrizko lizitazio-aurrekontua duten kontratuetan; halaber, eskuduna izango da, baldintza beretan, bitarteko propio pertsonifikatuei mandatuak egiteko, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren kontratazioaren araubidean aurreikusitakoari jarraituz.

Zerbitzuen zuzendariari dagokio sailaren aurrekontu-aurreproiektua prestatzea, haren segimendua koordinatzea, gastuak xedatzeko eta obligazioak hartzeko eragiketak gauzatzea, eta, oro har, sailaren ekonomia eta aurrekontua kudeatzea. Orobat, organismo autonomoen, zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sailari atxikitako gainerako sozietate publikoen aurrekontu-proiektuak koordinatu beharko ditu, eta sailaren aurrekontuarekin bat datozela zaindu.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jon Agirre Huerga
(2024/09/07 - ) Zerbitzu zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak