Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zer laguntzen da diruz?

ESKAERA egiteko, sakatu hemen  (leiho berri batean irekitzen da)

Eskabidean urteko jardueraren edo jardueren azalpen teknikoa jaso beharko da. Azalpen tekniko horretan, gutxienez, jardueren helburuak eta horien deskribapena zehaztuko dira.

Aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabidea zuzen eta egoki beteta.

Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

  • Itzulpenak
  • Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua
  • Langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak, baldin eta HABEk diruz lagundu ez baditu
  • Langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskaraz
  • Softwaregintza
  • Plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena (euskara batzordea, koordinatzailea edo planaren komunikazioaz arduratzen dena, eta aholkularitza enpresa kontratatzea).
  • Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
  • Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak

Diagnostikoa eta euskara plana (ekintza solteak, aukeran)

ESKAERA egiteko, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Erakundeak hainbat urteren buruan landu nahi dituen ardatzak, eremuak eta egitekoak biltzen dituen agiria da Euskara-plana. Euskararen presentzia eta erabilera handitzen eta euskara kudeaketa-sisteman txertatzen lagunduko dizun plana da, enpresaren neurrira egina, eta euskarari bere tokia egiten lagundu behar diona, bai orain, baita etorkizunean ere.

Entitateak diagnostikoa eta euskara plana egingo ditu, entitatearen jardueran euskara pixkanaka txerta dadin. Prozesua gauzatzeko, EMEren araberako entitatearen diagnostiko soziolinguistikoa (ezagutza eta erabilera datuak), eta eraldaketarako euskara plana zehaztuko dira, zerbitzu eta lan hizkuntza kontuan hartuta. Horrez gain, ekintza solteak egiteko aukera izango du entitateak.

Aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabidea zuzen eta egoki beteta.
  • Azalpen memoria. Gutxienez, entitatearen diagnostikoa eta euskara plana diseinatzeko jarraituko den prozesuaren metodologia (datu-bilketa, adierazleak, jarraipenerako maiztasuna…) eta kronograma jasoko dituena.
    • Jarduera solteak garatuz gero, horien inguruko informazioa ere jasoko da eskabidean eta azalpen memorian.

Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

  • Itzulpenak
  • Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua
  • Langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak, baldin eta HABEk diruz lagundu ez baditu
  • Langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskaraz
  • Softwaregintza
  • Plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena (euskara batzordea, koordinatzailea edo planaren komunikazioaz arduratzen dena, eta aholkularitza enpresa kontratatzea).
  • Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
  • Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak

Urteko kudeaketa plana (planei lotutako jarduerak)

ESKAERA egiteko, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Euskara-plana urtez urteko ekintza edo kudeaketa-planetan zatikatuko da, eta hor jasoko dira, gutxienez, erakundeak bideratuko dituen ekintzak, adierazleak, arduradunak, kostu ekonomikoa eta epeak.

Aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabidea zuzen eta egoki beteta.
  • “Hizketa” izeneko aplikazioa era egokian beteta.
  • “Hizkuntza trebakuntza orokorra” kontzepturako 12 urtetik gora HPSren laguntza jaso duten entitateek honako adierazpen hau aurkeztu beharko dute; euskara ikasten duten langileek lanean euskara erabiltzeko konpromisoa jasotzen duen dokumentua eta ikas-prozesu pertsonalizatua.

Hizketa lehen aldiz erabiltzen duten erakundeek alta eman behar dute aplikazioan. Horretarako, bi fitxa hauek bete eta Lanhitz@euskadi.eus helbidera bidali behar dituzte:

***Fitxak nabegatzailean zabaltzeko arazoak badituzu, deskargatu ordenagailuan. 

Aplikazioan bete beharrekoari buruzko informazioa daukazu "Lanhitzeko erabiltzailearen gidan".  (leiho berri batean irekitzen da)

***Aipatutakoez gain, baloratzeko aurkez daitekeen dokumentazioa ikus dezakezu Aginduan.

Diruz laguntzen diren kontzeptuak:

  • Itzulpenak
  • Batzarretako aldibereko itzulpen-zerbitzua
  • Langileek hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko edo hobetzeko euskalduntze zein alfabetatze ikastaroak, baldin eta HABEk diruz lagundu ez baditu
  • Langileentzako prestakuntza-ikastaroa euskaraz
  • Softwaregintza
  • Plangintzaren jarraipena, ebaluazioa, inplementazioa eta egokitzapena (euskara batzordea, koordinatzailea edo planaren komunikazioaz arduratzen dena, eta aholkularitza enpresa kontratatzea).
  • Euskararen erabilerari zuzenean lotutako Aldahitz edo gisako metodologian oinarritutako prozesuak
  • Euskararen sustapen orokorrarekin lotutako ekimenak edota euskararen motibazio ekimenak

*Aurrez noizbait Bikain ebaluazioa pasatu dutenek gehienez ere beste bi urtez ere jaso ahalko dute dirulaguntza baldin eta bi urte horietan plantillako norbait Bikainen ebaluatzaile aritzen bada. Kasu horretan, urte bakoitzean plantillako norbaitek Bikaineko prestakuntza jaso eta ebaluatzaile aritu beharko du urteko ebaluazio-aldietako batean.

ESKAERA egiteko, sakatu hemen (leiho berri batean irekitzen da)

Entitateak euskararen erabilera indartzeko marko ezberdinetan oinarritutako hizkuntza proiektu estrategikoa garatzea.

Aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabidea zuzen eta egoki beteta.
  • Jardueren nondik norakoak jasoko dituen azalpen memoria. Gutxienez, helburua, metodologia eta kronograma jasoko dituena.