Zer da Enfokamer merkataritzaren behatokia
Zer da Enfokamer Merkataritzaren Behatokia?
Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiaren zeregina da ezagutza sortzea, kudeatzea eta erabiltzea; sektorea berritzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta EAEko politikak dinamizatzeko ere. Horretarako, behaketa- eta azterketa-prozesuak eta, oro har, sistemarako ezagutza sortzeko prozesuak garatzen ditu.
Behatokiak sektorearen ezagutza-beharrei erantzuten die: makromagnitudeen eta egiturazko alderdien eta haren eboluzioari eta joeren segimenduari.
Eginkizuna
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-sistemaren jarraipena egitea eta estatuan eta Europan dauden joerak atzematea, estatistika-informazioa sortuz, bilduz eta ebaluatuz, honako helburu hauek lortzeko:
Enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzea
Politika instituzionalen eraginkortasuna hobetzea
Kontsumitzaileen beharrak betetzea
Ikuspegia
Merkataritza-banaketa sektorearen eremu guztietan estatistika-informazio esanguratsuaren bilketan nazioarteko erreferentzia izatea du helburu.
Hori guztia zerbitzu publikorako bokazioarekin, honako oinarri hauekin:
Zehaztasuna
Gardentasuna
Profesionaltasuna