Zer da Haurren eta Nerabeen Behatokia
Haurren eta Nerabeen Behatokia 219/2007 Dekretua (EHAA 2007/12/20) indarrean jartzearekin bat sortu zen, eta bere eginkizuna da etenik gabe aztertzea haur eta nerabeen errealitatea eta 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babestekoa indarrean jarri zenetik, bere aplikazioan garaturiko politiken eragina neurtzea. Betetzen dituen funtzioen artean, ondorengo hauek daude:
- Haur eta nerabeen bizi-baldintza eta premiak aztertu eta eskumenak dituzten administrazioei hobekuntzarako ekimen eta programak proposatzea.
- Haur eta nerabeen arloan Administrazioaren ekimenak ebaluatzea.
- Eskaera luzatzen duten Administrazio publikoak aholkatzea arrisku edo babesgabetasuneko egoeran eta lege-hausleak diren adingabekoen arretaren inguruan.
- Eskumenak dituzten administrazioak haur eta nerabeen premien inguruko ordenamendu juridikoaren egokitasunaz informatu eta egun indarrean diren araudien moldaketa edo erregulazio berrien inguruko proposamenak egitea.
- Gizarte Ongizatearen Euskal Kontseiluaren Haur eta Nerabeen Batzorde Iraunkor Sektoriala aldian-aldian informatu Behatokiaren eskariz landutako azterlan eta txostenen bitartez, eta eskatzen duen aldiko aholkatzea, betiere, urtero burutzen den txoten batean berri emanez Behatokiak garatu dituen jarduerak. Haur eta Nerabeen Batzorde Iraunkor Sektorialak parte hartuko du urtero Behatokiak prestatuko duen urteko programaren definizioan.
- Gizarte Zerbitzuei buruzko Informaziorako Euskal Sistemarekiko lankidetza, berariaz gomendio eta proposamenak eginez haur eta nerabeen arreta eta babeserako arloan erabiltzen diren adierazle eta informaziorako sistemen hobekuntzan eta datuen bilketan irizpideen bateratasuna erraztuz.
- Dokumentazio zientifikoaren hedakuntzarako jarduerak bultzatzea (txosten, inkesta, azterlan eta argitalpenak), eta baita ere haur eta nerabeen inguruan hedabideen informazioaren trataera hobetzen laguntzea.
- Tankerako izaera duten bestelako organoekiko partaidetza eta harremanen mantentzea, arlo honen inguruko esperientzia, azterlan eta lanen trukea erraztuz profesional eta adituen topaketen bitartez.
- Sailaren titularrak eskatzen dituen bestelako betekizunak burutzea.
Azken aldaketako data: