Justizia eta Giza Eskubideen Saila

Zer da Gurasotasuna?

 

Hazkuntza eta hezkuntza ulertzeko modu bat da.

Haurren beharrizanen errespetuan eta garapena bultzatzen duten ekintzetan oinarritzen da, hala nola, atxikimendua indartzea, jolasaren bitarteko elkarreragina, gatazkarik gabeko komunikazioa..., familia bakoitzaren testuingurua eta aita edo/eta amen trebetasunak aintzat hartuz.

Haurrei emandako tratu onek garapen eta ongizate egokia dakarkie. Hartarako, profesionalek familiei haurren beharrak transmititu behar dizkiete, hala nola, arreta, errespetua, heziketa, arauak eta maitasuna. Honek ekarriko du haurrak pertsona bezala, autoestimu onarekin, garatuko direla, era osasuntsu eta zoriontsuan gizartean haziz.

Azken hamarkadetan burututako ikerketa zientifikoek familia testuinguruak pertsonen garapen psikologikoan duen eragin esanguratsuaren berri ematen dute; psikologiak eta zientzia sozial eta osasun zientziak eragin horren mekanismoak identifikatu dituzte, batez ere, familiako zoriontasuna eta familiako kideen adimen osasuna indartzeko gakoak zein diren identifikatu dituzte. Gune honen azken helburua familia, profesionalen bitartez, seme-alaben garapen psikologiko osasungarria indartzen lagun diezaiokeen informazioaz modu eraginkor batez hornitzea da.

Gaur egun, historikoki konplexua den une bat bizi dugu, seme-alaben hazkuntzarako erreferente tradizionalek antzinako eragina galdu dute, eta, gaur egun, erakundeek bere gain hartzen dituzte lehen ia familiena soilik zen eginkizuna. Hezkuntza sozialaren garaian gaude, non administrazioek politikak garatzen dituzten herritarrak hezteko; politika horietako bat, familiak Gurasotasun praktiketan gaitzea da. Hainbat ikerketek adierazten dute familiei zuzendutako politika prebentiboek duten errentagarritasun ekonomikoa, termino ekonomikoei dagokienez, aurrezki ekonomikoa eragiten baitute osasun sisteman, sistema judizialean, hezkuntza sisteman eta bete sistema batzuetan.

Interneteko gune honetan sortuko den jarduera, Ezagutza-transferentzia bezala sailka daiteke argi eta garbi, Unibertsitatetik gizarterako transferentzia, herritarren beharrizanen arabera eta administrazio sentibera baten bitartez egingo dena:

  • Gurasotasunaren oinarriak ebidentzia zientifikoan oinarritzen dira. Bere helburua gure seme/alaben garapen psikologiko osasuntsua bultzatzea da.
  • Gurasotasun politikak prebentzio mailako inbertsio sozialak izango dira. Haien errentagarritasun ekonomikoa eta soziala zabal eta luze frogatu da.
  • Ezagutza honen hartzaileak seme-alabak hasi eta hezi behar dituzten familak izan behar dute. Gurasotasunaren inguruko Ezagutza-transferentzia hau unibertsitatetik gizartera pasatu beharko litzateke, bere herritarren beharrizanekiko sentsibilitatea eta ardura duen Administrazioaren bitartez.

Azken aldaketako data: