Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Elikagaien Kalitatearen arloko zehapenak

Deskribapena

Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legeak elikagaigintzako zehapen-araubide bat ezartzen du. Arau-hausteak eragiten dituzten jokabideak zehazten dira bertan (106. art.) eta dagozkien zigorrak ere bai (107. art.) Era berean, Mahastizaintza eta Ardogintza Antolatzeko maiatzaren 7ko 5/2004 Legean berariazko zehapen-erregimena ezarri da ardogintzan, mahastizaintzako eta ardogintzako bidalketetan eta aipatutako produktuen izendapen, izen eta aurkezpenetan.

Zehapen horiek ezartzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen zigortzeko otsailaren 20ko 2/1998 Legearen prozedurei jarraitzen zaie. Aipatutako prozedura administrazioaren kabuz hasiko da beti, eskumena duen organoaren erabakiz, bere ekimenez edo goragokoaren aginduz, beste organo batzuen eskari arrazoituei erantzunez edo salaketa baten ondorioz.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Instruktorea errekusatzea

Organo eskudunak zehapen-espedientearen abiarazpen-erabakia jakinaraziko du, idatziz. Horri Abiarazpen-ebazpen edo -erabaki deritzo.

Idatzizko jakinarazpenak hauek hartuko ditu barnean:

• Espedientearen parte diren pertsonen datuak

• Balizko arau-haustearen kausak

• Arau-hauste horri dagokion isuna, frogatutzat joz gero

• Defentsa-eskubideak

• Instruktorea

Instruktoreari dagokio espedientea izapidetzeko ardura.

Izendapena errekusatu ahal izango da; hau da, instruktorea aldatzea eskatu ahal izango da, baldin eta agerikoa bada izendatu den pertsonak ezin duela espedientea modu objektiboan izapidetu. Errekusatzeko kausa izan daiteke instruktoreak espedientearekin edo espedientatuekin lotura mota pertsonalen bat izatea.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Alegazioak aurkeztea

Organo eskudunak zehapen-espedientearen abiarazpen-erabakia jakinaraziko du, idatziz. Horri Abiarazpen-ebazpen edo -erabaki deritzo.

Abiarazpen-ebazpen horren aurrean alegazioak bidali ahalko dira, egoki iritzitako dokumentazioa atxikita. Epea 15 egunekoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Froga egiteko eskaera

Frogaldia abiarazi ahal izango da, interesdunak hala eskatzen badu alegazio-izapidean. Frogaldia hasteko eskabidean, egin nahi diren edo egokitzat jo diren froga-bitartekoak proposatuko dira.

Instruktoreak froga-eskabidea baietsi edo ezetsi ahal izango du. Frogaldiaren hasiera edo alderdiek proposatutako frogabideren bat ezesten edo ez-onartzen bada, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hiru eguneko epean, prozedura ebazteko organo eskudunaren aurrean.

Eskatu modu presentzilean froga egiteko eskaera.

Alegazioak aurkeztea

Instruktoreak, espedientean jasotako dokumentazio osoa aztertuta, zehapen bat proposatuko du (isuna, gehienetan).

Zehapen-proposamen horren aurrean alegazioak bidali ahalko dira, egoki iritzitako dokumentazioa atxikita. Epea 15 egunekoa da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Alegaziorako inprimakia

Froga egiteko eskaera

Frogaldia abiarazi ahal izango da, interesdunak hala eskatzen badu alegazio-izapidean. Frogaldia hasteko eskabidean, egin nahi diren edo egokitzat jo diren froga-bitartekoak proposatuko dira.

Instruktoreak froga-eskabidea baietsi edo ezetsi ahal izango du. Frogaldiaren hasiera edo alderdiek proposatutako frogabideren bat ezesten edo ez-onartzen bada, errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hiru eguneko epean, prozedura ebazteko organo eskudunaren aurrean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Eskatu modu presentzilean froga egiteko eskaera

Ebazpena eta errekurtsoak

Prozeduraren hirugarren fasea da. Amaierako fase horretan erabakitzen da zein zehapen ezarriko den (gehienetan, isuna). Zehapena, halaber, espedientatuari betekizun baten betearazpena ezartzea izan daiteke.

Administrazioak espedientea jakinarazteko 6 hileko epea izango du, abiarazpen-ebazpena edo -erabakia eman den datatik hasita. Kontrara, zehapen-espedientea iraungi egingo da.

Isun edo betekizun jakin bat ezartzen den ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da hil bateko epean, jakinarazpena jasotzen denetik zenbatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa ebazten den arte, ez dago ebazpen horretan jasotako isuna ordaintzeko edo betekizuna gauzatzeko betebeharrik.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Isunaren ordainketa

Zehapen-ebazpenari atxikiko zaio isuna ordaintzeko agiria, zenbatekoa, ordainbidea, ordainketa-lekua eta ordainketa-epea adierazita. Isuna adierazitako epean ordaindu ezean, premiamenduzko edo nahitaezko betearazpenera joko du administrazioak, zuzenean kobratzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarraitu ordaintzeko abisua edo errekerimenduaren jarraibideak.

Zorraren zatikapena

Zorraren zatikapena eskatu ahal izango da, baldin eta zehapena jaso duen pertsonaren egoera ekonomikoak ordainketa zailtzen badu. Isunaren zenbatekoa epeka ordaindu ahal izango da, kuotatan banatuta. Horiek automatikoki zordunduko dira interesdunak xede horretarako adierazitako banku-kontuan.