XIII. Legealdiaren Planifikazioa
XIII. Legealdiaren Gobernu Programa
Jaurlaritzaren programak Jaurlaritzak XIII. legegintzaldirako herritarrekin hartutako konpromisoak betetzeko abian jarri behar dituen ekimenak jasotzen ditu. Ekimenen identifikazio zehatzak aukera ematen die sailei banaka eta Jaurlaritzari oro har jardueren jarraipena eta koordinazioa egiteko; guzti hori, aldez aurretik ezarritako planifikazioa eta gobernantzaren printzipioak betetzeko Jaurlaritzak duen konpromisoaren adierazlea da. Gobernantzaren printzipioen artean gardentasunaren sustapena, kontuak ematea eta politika publikoen ebaluazioa daude.
Jaurlaritzaren programa
XIII. Legealdiaren Gobernu Programa (2024 – 2028) (PDF, 855 KB)
Planifikazioa: Definizioa eta Jarraipena
Plangintza Jarraipena
Gobernu-Plangintza egitea
Plangintza estrategikoa
Plan estrategikoen egutegia onartzeko, “XIII. legegintzaldiko plan estrategikoen egutegia. 2024/2028” onartzea erabakiko da:
Legegintza Programa
Gobernu Kontseiluaren 2024ko urriaren 1eko erabakiaren bidez, XIII. legegintzaldiko legegintza-programa onartu zen, Gobernuaren legegintza-esku-hartzearen esparruan plangintzaren printzipioa praktikan jartzen duen tresna gisa ulertuta; izan ere, helburuak ezartzea, lehentasunak zehaztea eta arauak ekoizteko bitartekoak zehaztea dakar berekin ".
Urteroko Araugintza Plana
Urteroko Araugintza Planak dagokion urtean Gobernu Kontseiluak onesteko bidaliko den arau-planifikazioa jasotzen du sailez sail.