IVAPeko zuzendariaren zenbait ebazpen argitaratu dira, eskala hauetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu eta prozesu berezietan hautatutako pertsonen eta esleitu diren lanpostuen behin-behineko zerrendak argitaratzeko agintzen duena:
- Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.
- Kidego Teknikoko Lan-arriskuen Prebentzioko Eskala.
Epe bat ezarri da erreklamazioak aurkezteko eta lanpostuen betekizun espezifikoak zuzentzeko, 2024ko abenduaren 12tik 26ra.
2024ko abenduaren 31n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da IVAPeko zuzendaritzaren ebazpena, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen duena.