Kabinete Zuzendaritza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
5. artikulua.– Kabinete Zuzendaritza.
Organikoki sailburuaren mende, Kabinete Zuzendaritzari honako hauek dagozkio, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain:
- Sailburuaren lan-programa planifikatzea eta haren segimendua egitea, eta sailaren arlo desberdinekin hura koordinatzea.
- Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea ere.
- Sailaren kanpo-jardueren eta ekitaldi publikoen protokoloa eta antolaketa koordinatzea, bai eta sailak sustatutako kongresu, mintegi, jardunaldi eta konferentziena ere.
- Solaskide izatea sailak Legebiltzarrarekin, Arartekoarekin eta EAEko eta Estatuko gainerako organismo eta erakundeekin izaten dituen harremanetan, koordinaturik eta hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako beste organo eta sail batzuen eskumenak.
- Sailaren eskumeneko gaiak koordinatzeko neurriak gauzatzea, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak lantzeko eta aplikatzeko izan beharreko esku-hartzea garatu ahal izateko. Horren haritik, saileko organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko gaiak eta harremanak bideratuko ditu, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bitartez.
- Sailak beste administrazio publiko batzuekin izan behar dituen jardunak koordinatzea eta bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.
- Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea, eta sailaren jardun-arloen inguruko kexak eta iradokizunak jasotzea.
- Dokumentazio-zerbitzuak eta dokumentu-baseak kudeatzea, eta sailak egin beharreko argitalpenen gaineko jarraipena eta koordinazioa egitea, hargatik eragotzi gabe Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren gainean eskumena duen sailak dauzkan eskumenak.
- Informazioaren argitaratze aktiboa, informazio publikoa irispidean izateko eskubidea baliatuz egindako eskaerei ematen zaizkien erantzunak, sektore publikoko informazioaren berrerabilera, eta sailaren datu publikoak modu irekian eskaintzeko lana koordinatu eta horien guztien jarraipena egitea, betiere gardentasunaren eta sektore publikoko informazioa berrerabiltzearen politikarekiko koherentziaz.

Arloak / Eginkizunak
Harremanetarako datuak
Lotutako erakundeak