2022 Enpleguaren V. Kongresua
Hizlariak
Ruth Finkelstein
Ruth Finkelstein Hunter Collegeko Brookdale Center for Healthy Aging-eko Rose Dobrof zuzendari exekutiboa eta Osasun Publikoko zein Politika Publikoetako irakaslea da. Zahartzeari buruzko Hunter ikerketa- eta politika-zentroa zuzentzen du. Zentro horrek aukerak sustatzen ditu bizitzan zehar, zahartzea ahalik eta onena izan dadin. Finkelstein doktoreak zahartzearekin lotutako hainbat ekimen zuzendu ditu, hainbat sari jasotakoak, hala nola Age Smart Employer Awards programa, Exceeding Expectations proiektua (80 urte baino gehiago dituzten New Yorkeko biztanleen kronika digitala) eta Age-Friendly New York City, Best Age Friendly Initiative in the World sariaren irabazlea. Osasunaren Mundu Erakundearen Adinekoei Egokitutako Hirien Sare Globalaren kide sortzaile gisa, mundu osoko berrogeita hamar hiri baino gehiagotako GKE-ei eta gobernu-erakundeei eman die aholku. Osasun politikan doktoregoa du Johns Hopkins Unibertsitatean, antropologian masterra Case Western Reserve Unibertsitatean, eta lizentziatura Michigango Unibertsitatean.