2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Mercedes Oleaga argazkia

Mercedes Oleaga

Teknikari seniorra da Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuan. Ongizate Labaren parte da, eta bere ikerketa-interes nagusia ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasuna da, batez ere lehiakortasunak pertsonen ongizatean dituen ondorioei eta enpleguaren, aldaketa demografikoaren edo Garapen Iraunkorrerako Helburuen esparruetan duen harreman-dimentsioari lotuta. Orkestran sartu aurretik, administrazio publikorako aholkularitza estrategikoan egin du lan, zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzeko politikak eta tresnak diseinatzen eta ezartzen, eta eskualdeen lehiakortasuna hobetzeko jarduerak zehazten.