2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

María Saiz Santos argazkia

María Saiz Santos

Ekonomian eta Enpresan doktorea; Entrepreneurship, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Ekintzailetza eta enpresa-sortze irakaslea. Ekintzailetzaren Euskal Behatokiko lehendakaria eta GEM Euskadiko zuzendari exekutiboa. GEM Españako Zuzendaritza Batzordeko kidea. Ekintzailetza eta Enpresen Zuzendaritza Masterraren zuzendaria, MBAe3, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU). Ekintzaileen aholkularia Youth Business Spain/Laboral Kutxan. Startinnovako Batzorde Teknikoko kidea (Bigarren Hezkuntzako Ekintzailetza Programa). Spin off-ak sortzeko programaren zuzendaria eta sortzailea, ZITEK (UPV/EHU). Ekintzailetzari buruzko 60 argitalpen ditu (artikulu zientifikoak, liburuak, liburu-kapituluak eta monografiak). Ekintzailetzako irakaslea 8 masterretan.