2022 Enpleguaren V. Kongresua
Batzorde zientifikoa
Joseba Zalakain
Informazio Zientzietan lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1991), Gizarte Langintzako Ikasketa Aurreratuen Diploma du Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2004).
Eguía-Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuan (SiiS) lan egiten du 1996tik, eta zentro horretako zuzendaria da 2007tik. Gizarte-zerbitzuei, pobreziari, gizarte-bazterketari, mendekotasunari, zahartzeari, desgaitasunari eta droga-mendetasunei buruzko hainbat ikerketatan eta gizarte-zerbitzuen hainbat behatokiren diseinuan parte hartu du. Plangintzaren esparruan, gizarte-zerbitzuen, familiaren eta etxerik gabeko pertsonentzako arretaren inguruko Eusko Jaurlaritzaren estrategiak lantzen parte hartu du, bai eta DSBEa erreformatzeko Batzorde Teknikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze-planak egiten eta ebaluatzen ere.
Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioaren Aholku Batzordeko kide izan da, eta, gaur egun, Eskubide Sozialak eta 2030 Agenda Ministerioaren Mendeko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiko kide da, bai eta Gizarte Politikako Espainiako Sarearen (REPS) Batzorde Betearazleko kide ere. Gainera, zaurgarritasun-egoeran eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonekin esku hartzeko Masterrean parte hartzen du, Deustuko Unibertsitatean, eta Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntzako Unibertsitate Espezializazio Ikastaroan ere bai, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU).