2022 Enpleguaren V. Kongresua

Hizlariak

Cristina Garmendia Mendizábal argazkia

Cristina Garmendia Mendizábal

Biologia Zientzietan doktorea, genetika espezialitatean, biologia molekularreko Margarita Salas irakaslearen zuzendaritzapean egin zuen doktoretza. Nafarroako Unibertsitateko IESE Business Schoolen MBA batekin osatu zuen bere prestakuntza akademikoa. Gaur egun, COTEC Fundazioko presidentea eta hainbat aholku kontseilutako kide da, Unicefekoa eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartekoa (AECC), besteak beste, bai eta unibertsitateetako hainbat kontseilutakoa ere. Kontseilari independentea da Caixabank, Grupo Logista, Mediaset eta Ysios Capital Partnersen administrazio-kontseiluetan, eta Europako Batzordearen Espazioaren Aholku Batzordeko kidea. Besteak beste, Satlantis Microsats enpresa sortu du. Espainiako Gobernuko Zientzia eta Berrikuntza ministroa izan zen IX. Legegintzaldian. Enpresa-arloko ikerkuntza eta berrikuntzaren arloan egindako lana eta ikuspegi ekintzailea saritu zaizkio.