2021 Enpleguaren IV. Kongresua
Hizlariak
Mikel Gonzalez-Eguino
BC3ko (Basque Center for Climate Change) ikertzailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea
Ikertzailea izan da Wageningen-go Unibertsitatean (Holanda)
Bere interes nagusiak klima aldaketaren ekonomiaren eta energiaren arloan daude. Era berean, laguntza zientifikoa ematen du trantsizio energetikoaren arloko erabakiak hartzeko. Bere lana arloko aldizkari nagusietan argitaratu da
Aholkulari zientifiko gisa aritu da BC3tik Eusko Jaurlaritzarentzat eta Trantsizio Ekologikorako Ministerioarentzat, azken urteetako deskarbonizazio-plan eta -politika nagusiak prestatzen (PNIEC 2021-2030, ELP 2050 Estrategia, Klima 2050 Estrategia)
Europako Batzordeak finantzatutako hainbat zientzia-proiekturen buru izan da
2012az geroztik, "Low Carbon" ikerketa-lerroaren koordinatzailea da BC3n
Europako H2020 PARIS REINFORCE proiektuaren ikertzaile nagusia da, baita "Plan Nazional" I (CLIMAECON2) eta enpresa eta erakunde publikoekin egindako hainbat kontratutan ere
Energiaren Ekonomiako Espainiako Elkarteko (AEEE) presidenteordea ere bada
Bere doktore tesiagatik Enrique Fuentes Quintana (FUNCAS, 2006) saria eman zioten