2021 Enpleguaren IV. Kongresua

Hizlariak

Loli Garcia

Loli Garcia

Euskadiko CCOOko idazkari nagusia

1990ean Euskadiko CCOOetan sartu zen, eta sindikatu-hedapeneko lana egin zuen metalaren federazioan

1992tik Batzorde Exekutiboko kide da; orduan, Emakumearen Idazkaritzan sartu zen, eta lan horrekin batera zeregin sindikaletan jardun zuen Barakaldon, bi urtez

2000. urtean, Kongresuak Prestakuntza eta Enplegu Idazkaritzako arduradun izendatu zuen, eta 2004. urtetik, Estatuko Kontseilu Konfederaleko kide da

Euskadiko CCOOren 9. Kongresuan, Federazioaren Antolakuntza eta Koordinazio, Prestakuntza eta Enplegu Idazkaritzako arduradun izendatu zuten, bai eta CCOOren Batzorde Exekutiboko kide ere, 2009-2013 aldian