IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Sara de la Rica

Sara de la Rica

Beste batzuekin batera fundatu zuen ISEAK Fundazioko Zuzendaria da 2019tik. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomian katedraduna eta ikertzaile elkartua da erreferentziazko nazioarteko zentroetan, hala nola IZAn, Bonnen. Iberdrolaren Administrazio Kontseiluko kide da, eta, independente gisa, Garapen Iraunkorreko Batzordeburua. Era berean, Ekonomia Ministerioko Aholku Batzordeko kidea da, baita AMETICeko Hausnarketa Taldekoa ere. Haren ikerketa ildoa lan merkatuaren azterketa enpirikoan espezializatuta dago, bereziki genero desberdintasunetan, Immigrazioan, langabezian eta Enpleguaren Etorkizunaren arloetan. 2018an, Ekonomisten Euskal Elkargoak "Ekonomista Vasca 2018-Ekonomistak Saria" saria eman zion, gizartean garrantzi berezia duten gaiei buruz egindako ikerketengatik. Eta 2023an, Emilio Ontiveros I. Ekonomia Saria jaso zuen bere ibilbideagatik, eta bereziki, gizartean eragin handia duen ikerketa zentro bat sortzeagatik, ISEAK Fundazioa, hain zuzen ere. Urte horretan bertan, Komunikazioaren Bikaintasunaren Saria jaso zuen, Cadena Ser Bilbaok emana.