IV. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak
Óscar Seco
1989an ekin zion bere esperientzia profesionalari abokatu gisa. Ordutik, bere bulegotik egindako lanaz gain, Bizkaiko Caritasen Zerbitzu Juridikoan ere aritu da lanean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Heldu Zerbitzu Juridikoarentzat lan egin du, eta prestakuntza ikastaroak eman ditu hainbat erakunderentzat; 2008 eta 2011 urteen artean Bizkaiko diputatua izan zen Kongresuan, eta ordutik hainbat fundaziotako gerentea izan da (Gizalab, Eguzkilore). 2015eko uztailaren 16tik Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarteratze Saileko zuzendari nagusia da.