IV. Inklusio Jardunaldia
Hizlariak
Fernando Fantova
Soziologian doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Aholkulari independentea da duela bi hamarkada baino gehiagotik, eta joan den mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik ari da lanean Espainiako eta Latinoamerikako gizarte politiketan eta esku hartzeetan. 1999tik gaur egun arte, politika, kudeaketa eta esku hartze sozialaren arloetako aholkularitzan lan egiten du. Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburuordea izan zen 2009tik 2013ra. 10 liburu eta 200dik gora artikulu eta txosten idatzi ditu.