IV. Inklusio Jardunaldia

Hizlariak

Ana Sofi Telletxea

Ana Sofi Telletxea

Diplomaduna Gizarte Lanean eta Lizentziaduna Soziologian. Bizkaiko Caritaseko Zuzendaritza Taldeko kidea eta erakundearen analisi eta garapen saileko arduraduna da. Erakundearen errealitate sozialaren behatokiaz arduratzen da, besteak beste. Behatokien lantalde konfederalean parte hartzen du, Estatuko beste Caritasekin eta Caritaseko eta FOESSA Fundazioko ikerketa taldearekin koordinatuta. EAPN Euskadin ere parte hartzen du. Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko irakaslea da Gizarte Bazterkeriaren, Gizarte Politiken eta Ongizate Estatuaren arloan.