Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

4. artikulua.– Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza.

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari eskuduntza hauek dagozkio:

  1. Behar duen laguntza eta aholkularitza ematea sailburuari, sailari dagozkion funtzio instituzional eta orokorretan.
  2. Sailaren komunikazio-politika zehaztea, zuzentzea eta koordinatzea eta, ildo horretatik, gizarte-komunikabideekiko harremanak garatzea eta zaintzea, sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.
  3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakundea ordezkatzeko egintzak bereziki kontuan hartuta.
  4. Saileko organoen ekitaldi publikoak, kanpoko jarduerak eta protokoloa programatzea.
  5. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  6. Organo eskudunaren bitartez, sailaren eta Eusko Legebiltzarraren arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.
  7. Sailaren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailaren organo eskudunaren bitartez.
  8. Sailak administrazio, instituzio eta antolakundeekin dituen elkarrizketak eta, orokorrean, harremanak bideratzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoan, bai eta Estatu edo Europar Batasunean ere, beste organo batzuei esleitutakoak salbu.
  9. Sailaren argitalpenak koordinatzea.
  10. Sailaren jardunaldiak, biltzarrak, aurkezpenak eta bestelako dibulgazio-jarduerak koordinatzea.

Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzari atxikitzen zaio sailaren berariazko estatistika-organoa.

Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren egitekoa da bere jardun-eremuan sartutako espedienteei dagozkien laguntzak ematea eta gastua baimentzea, non eta baimen hori ez den beste organo baten eskumenekoa.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak