Enpresetarako Efizientzia-energetikorako dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Laguntza-programa honen helburua da Industria-sektoreko ETEetan (Enpresa Txiki eta Ertainetan) eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoa lortzeko jarduketetarako laguntzen programak arautzen dituen apirilaren 12ko 263/2019 Errege Dekretuan ezarritako laguntzetarako deialdia egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko ETEetan eta Enpresa Handietan efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko jarduketak piztu eta sustatzeko.

Laguntzak bi motako jarduketara bideratuta daude:

  • 1. jarduketa: Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan.
  • 2. jarduketa: Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko otsailaren 21eko 4/2019 Legeari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistema ziurtatuak ezartzeko.

Estatuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioari atxikitako Energia Efizientziaren Funts Nazionalak eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (FEDER) finantzatuko dira laguntza hauek, Espainiako Eskualde Anitzetarako 2014-2020 Programa Operatiboaren barnean, salbu eta jarduketak ezin badira aukeratu programa horren barnean.

 

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

22.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskabide bakoitzerako, honako hiru hauetako txikiena izango da:

  1. Proiekturako aukeratu daitekeen inbertsioaren % 30, eta Aginduaren 3. oinarriko 1. eta 2. zenbakien c) letran bildutako jarduketa-tipologia bakoitzerako muga zehatzekin.
  2. 651/2014 Erregelamenduko 38. artikuluan efizientzia energetikoa lortzeko jarduketetarako ezartzen den gehieneko zenbatekoa. Muga horretarako, helburu bererako jasotako beste edozein laguntza kontuan hartuko da. Diruz lagundu daitekeen kostuaren gainean aplikatuko diren ehunekoak hauek izango dira: % 30 enpresa handietarako, % 40 enpresa ertainetarako eta % 50 enpresa txikietarako.
  3. Eskabide bakoitzerako, eta jarduketa-tipologiaren arabera, gehieneko laguntza-zenbatekoa 2.000.000 eurokoa izango da 1. tipologiarako («Teknologia hobetzea ekipo eta prozesu industrialetan») eta 30.000 eurokoa, berriz, 2. tipologiako jarduketetarako («Energia-kontsumitzaile handiak ez diren enpresetan kudeaketa energetikoa gauzatzeko sistemak ezartzea»).

Inbertsio bakoitzerako diruz lagun daitekeen gutxieneko zenbatekoa 3.000 euro izango da, bai 1. tipologiakoentzat, bai 2. tipologiakoentzat.

Onuradun bakoitzak jasoko duen laguntzak ezingo du gainditu, aurkeztutako eskabideen multzoarengatik, 2.000.000 euroko guztizko zenbatekoa.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntzak esleitzeko, ondoz ondoko konkurrentziaren prozedura erabiliko da; beraz, laguntzak esleitzeko, eskabideak eta dokumentazioa osoa aurkezteko unearen hurrenkerari erreparatuko zaio, eta, Agindu honetako 6. oinarrian aurreikusita dauden funtsak amaitzen diren arte edota Programa honen indarraldia amaitzen denera arte esleituko zaizkie laguntzak agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaile guztiei.

 

Nori dago zuzenduta


  1. Industria-sektoreko ETE edo Enpresa Handitzat hartzen diren enpresak:

    Baldin eta honako hauetako baten barnekoa bada CNAE-2009 sailkapenaren arabera: 07 – Mineral metalikoen erauzketa; 08 – Beste erauzketa-industria batzuk; 09 – Erauzketa-industriari laguntzeko jarduerak; 10 – Elikagaien industria; 11 – Edarien fabrikazioa; 13 – Ehunen industria; 14 – Jantzigintza; 15 – Larrugintza eta oinetakogintza; 16 – Zuraren eta kortxoaren industria (altzariak izan ezik); saskigintza eta espartzugintza; 17 – Papergintza; 18 – Arte grafikoak eta grabatutako euskarrien erreprodukzioa; 19 – Kokeriak eta petrolio-finketa; 20 – Industria kimikoa; 21 – Farmazia-produktuen fabrikazioa; 22 – Kautxuzko produktuen eta plastikoen fabrikazioa; 23 – Beste mea-produktu ez-metalikoen fabrikazioa; 24 – Metalurgia, Burdinaren, altzairuaren eta ferroaleazioaren fabrikazioa; 25 – Produktu metalikoen fabrikazioa, makineriarena eta ekipoena izan ezik; 26 – Produktu informatikoen, elektronikoen eta optikoen fabrikazioa; 27 – Material eta tresneria elektrikoen fabrikazioa; 28 – Beste ezein lekutan sailkatu gabeko makineriaren eta ekipoen fabrikazioa; 29 – Ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa; 30 – Garraiorako bestelako materiala fabrikatzea; 31 – Altzarigintza; 32 – Beste manufaktura-industria batzuk; 33 – Makineriaren eta ekipoen konponketa eta instalazioa; 35 – Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornikuntza; 36 – Uraren bilketa, arazketa eta banaketa; 37 – Hondakin-uren bilketa eta tratamendua; 38 – Hondakinak biltzea, tratatzea eta deuseztatzea, balorizazioa; 39 – Deskutsatzeko jarduerak eta hondakinak kudeatzeko beste zerbitzu batzuk.

  2. Zerbitzu energetikoen enpresak:

    Mota horretako zerbitzuak ematen dituzten erakundeen definiziorik zabalena hartuta. Zerbitzu energetikoen hornitzaile gisa erregistratuta egon behar dute enpresek (www.idae.es webgunean eskuragarri), zerbitzu energetikoetarako kontratu baten arabera jarduteaz gain, a) letran bildutako enpresetako baten laguntzarekin eta, nolanahi ere, programa honetan aurreikusitako laguntzak proiektua gauzatuko den enpresan izan behar du eragina.

Betekizunak

  • Aukeratu daitezkeen jarduketak, inbertsioak eta kostuak.

  • Enpresa eskatzailearen eskakizunak

  • Aukeratu daitekeen jarduketaren eskakizunak

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 94 40356000

e-maila: ayudasindustria@eve.eus

Urkixo zumarkalea, 36, 1. solairua - 48011 Bilbo

Energia, Meategi eta Industria-Administrazioaren Zuzendaritza

e-maila: s-energia@euskadi.eus

Donostia-San Sebastián kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Kodea

0056102

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea: 2019ko irailaren 30eko 00:00tan hasiko da eta 2024ko ekainaren 30ko 24:00etan bukatuko da, edo kasuan kasu, aurrekontua osoa agortzen denean.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.